HOW TO SHOP

1Login or create new account.
2Review your order.
3Payment & FREE shipment

If you still have problems, please let us know, by sending an email to support [ @ ] website.com . Thank you!

app postfacebook es simple

GGLAk jakinarazten du datozen egunetatik aurrera Mugi / Lurraldebus txartelen web/APP bidez egindako diru-kargak Dbus autobusetan aktibatu ahal izango direla. Honela, karga-mota hauek aktibatu ahal izango dira Dbusen, Lurraldebusen, Irungo, Errenteriako eta Zarauzko hiri autobusetan, Kutxabank kutxazainetan eta Pesako leihatiletan.

Zure Mugi/Lurraldebus txartela edozein momentutan eta edozein tokitatik errekargatu dezakezu Mugiren eremu pribatuan, APPetik edo webgunetik sartuta.

app postfacebook es simple

GGLAk betidanik egin du ONCErekin elkarlana, eta oraingo honetan ere parte hartu nahi izan du 2017ko ONCE Garraio Tour antolakuntzan.

Garraioa oso elementu garrantzitsua da itsuentzat eta bestelako desgaitasunak dituzten pertsonentzat, eta horregatik da beharrezkoa irisgarria izatea. Euskadiko ONCEren Astearen barruan antolatutako jarduera batean, garraiobideen arduradun eta agintariak itsuen larruan jarri dira.

Horretarako, parte-hartzaileek zirkuitu labur bat osatu dute, itsuka, gipuzkoako garraiobideetan (Dbus, Euskotren eta Lurraldebus); garraiobide bakoitzaren arduradunek antifazak jantzi, eta ONCEko teknikariek gidatu dituzte ibilbidean zehar.

app postfacebook es simple

Maiatzaren 4an “Nazioarteko Star Wars eguna” ospatzen dela eta, ‘May the 4th (Force) be with you’ (Indarrak lagun zaitzala) esaldiarekin bat etorrita, R2-KT robotak Donostiako Ospitaleko haurrei opariak eman dizkie, ASPANOGIri, Gipuzkoako Haur Minbizidunen Guraso Elkarteari, babesa emanaz. Ospitalera joateko, KaTy robotak Mugi txartel pertsonalizatua erabili du, autobusa Boulevard-en hartu ondoren.

R2-KT edo KaTy, Star Wars filmeetako R2-D2 robot kutunaren arrosa koloreko bertsioa da, kasu honetan, filmeen jarraitzaile sutsu diren Donostiako elkarte bateko kideek sortutakoa.

app postfacebook es simple

Gaur indarrean sartuko dira Gipuzkoako Garraioaren Lurralde Agintaritzak (GGLA) 2017rako onartu dituen tarifak

Garraio publikoaren tarifak mantendu egingo dira Mugi txartel pertsonalizatuak dituzten erabiltzaileentzat –gipuzkoarren % 85a, alegia– eta txartel arrunta erabiltzen dutenentzat. Txartel anonimoa erabiltzen dutenentzat baino ez dira igoko. Erabiltzaileen % 15a dira horiek, eta hilabetean 1etik 10era bidaia bitartean egiten dituzte gehienek. Bidaia bakoitzeko prezioa 22 zentimo igoko da hiri handienetan, txartel anonimoen kasuan.

app postfacebook es simple

 

  • 519.840 txartel erabili dira Mugi Sisteman 2016 urtean
  • Bidaien 85% Mugi/Lurraldebus txartelarekin ordaindu dira
  • Hilabetean, batezbesteko, 306.000 lagunek erabiltzen dute Mugi Sistema

 

Mugi Sistema indar handiarekin egonkortu da Gipuzkoan. 2016an, 65 milioi bidaia baino gehiago egin dira sisteman integratutako operadoreetan (2015ean baino 1,5% gehiago eta 2014an baino %4,8 gehiago) Horien %85a, 55 milioi bidaia hain zuzen, Mugi/Lurraldebus txartelarekin ordaindu dira.

app postfacebook es simple

Gaur asteartea, otsailaren 14a, egin da Gipuzkoako Garraioaren Lurralde Agintaritzaren 2017ko lehen Batzar Orokorra eta, bertan, lehendakaritza aldatu da, zeina bere gain hartu baitu Mugikortasuneko eta Lurralde Antolaketako foru diputatu Marisol Garmendiak.

Gaurtik aurrera, zeregin horiek trukatu egingo dituzte; hala, Garmendia andrea lehendakari izango da eta Aiz jauna, berriz, lehendakariorde. Era berean, eta kontuan izanik Eusko Jaurlaritzan izan diren aldaketak, haren ordezkari berriek beraien karguen jabe egin dira.

TOP