Garraio Sistema
Gipuzkoan egunero 1.976.745 barne desplazamendu egiten dira lurraldean, hau da, EAEko lurraldeen arteko guztizko fluxuen %33,6.
Lurralde barruan egiten diren desplazamenduen %48,6 mugikortasun okupazionalaren beharrei dagozkie. Desplazamendu horien sorreran pisu nabarmena du lanaren arrazoiak (%36,3), ondoren aisialdiak (%23,9), gestio pertsonalek eta familiarrek (%11,8) eta ikasketek (%12,3).
Lurralde mailako barne desplazamenduak oinez egiten dira gehienetan (%45,2). Dena den, Gipuzkoa da Lurralde Historikoen artean autoaren erabilerarik handiena duena era horretako desplazamenduetan, %37,2 hain zuzen. Neurri txikiagoan, garraio kolektiboak badu nolabaiteko presentzia errepide bidezko desplazamenduetan, fluxuen %7,6 hain zuzen.
Gipuzkoa, orekarik handiena duen EAEko Lurralde Historikoa izanik – izan ere, praktikan, herri gune guztiak entitatea duen eskualde buru batetik gertu daude, normalean Eremu Funtzionalaren burua izaten dena–, hiri ertainen sare baten inguruan egituratzen da, nahiko homogeneoki banatuta lurralde osoan, hiriburuak oreka hori bildu edo puskatu gabe. Lurralde antolamendu hori Donostiak erakarri eta probintziaren gainerako inguruetara fluxuak sortzeko duen gaitasunean islatzen da. %37,5ekoa da, EAEko hiru hiriburuetatik baxuena. Halaber, hiriburuak eta bere eskualdeak erakarrita sortzen diren desplazamenduak lurralde osoaren %53 dira.
Iturria: 2011ko Euskal Autonomia Erkidegoko mugikortasunari buruzko azterlana.
http://www.garraioak.ejgv.euskadi.eus/contenidos/informe_estudio/em2011/es_def/adjuntos/Movilidad%20Encuesta%202011.pdf