HOW TO SHOP

1Login or create new account.
2Review your order.
3Payment & FREE shipment

If you still have problems, please let us know, by sending an email to support [ @ ] website.com . Thank you!

MENDETASUNA EGIAZTATUTA DUTEN MUGI-REN TITULARREK KOSTURIK GABE LAGUNDUTA BIDAIATZEKO ESKUBIDEA IZANGO DUTE

5650421

Donostia, 2023ko ekainaren 29a.- Garraioaren Lurralde Agintaritzak (GGLA) gaur goizean gehiengoz onartu duenez, laguntza berezia eskuratuko dute Gipuzkoako Foru Aldundiko Gizarte Politiketako Departamentuak emandako mendetasun-egiaztagiria duten Mugi txarteleko titularrek, beraiekin bidaiatzen duten pertsonek ez baitute txartela ordaindu beharrik izango.

Erabakia gaur egindako batzar orokorrean onartu da, eta 2021eko irailean Batzar Nagusietan aurkeztutako eskaera bati erantzuten dio. 2014an onartu zen gisa honetako doakotasuna, baina soilik itsuen laguntzaileei eta gurpil-aulkien erabiltzaileei ezartzeko. Orain, mendetasun-egoera guztietara zabalduko da.

Eusko Jaurlaritza, Gipuzkoako Foru Aldundia eta garraio publikoko tokiko zerbitzua duten lurraldeko hamaika udalak (Donostiatik Arrasate, Eibar, Errenteria, Hernani, Irun, Lasarte, Oiartzun, Oñati, Tolosa eta Zarautz) dira Agintaritzako kideak eta guztien adostasunaz hartu da erabakia. Gaur egungo araudian aldaketa egingo da mendetasuna duten pertsonek berek egiaztatu ahal izan dezaten doan bidaiatzeko eskubide hori, identifikazio espezifikoa aurkeztuta. Identifikazio-agiriai Gizarte Politiketako Foru Departamentuak emango du, eta jadanik lanean ari da berau garatzeko.

Gaur egun, Gipuzkoan desgaitasunen bat duten 50.000 pertsona inguru daude; horietatik 25.000 inguruk Mendetasunaren Balorazioa egina dute, eta baliteke laguntzailea eskatzea. Gipuzkoako Garraio Agintaritzaren lehendakari eta Azpiegitura eta Garraioetako sailburuorde Pedro Marcok balioan jarri du neurri berriak dakarren irisgarritasun unibertsalaren hedapena. Garraio publikoaren zeregina beti izan behar da berdintzailea, eta beraz, albiste bikaina da mendetasuna duten pertsona guztientzat, mendekotasun hori agerikoa izan zein ez.

Tarifa-deskontua % 50 luzatzea
Bestalde, batzarrak ontzat eman du urtearen amaierara arte Gipuzkoako garraio publikoaren tarifen gainean aurreikusitako % 50eko deskontuak mantentzea. Irailetik indarrean daude deskontu horiek eta lehen luzapena 2022ko abenduan onartu zen, orduan erabaki zelarik aurtengo ekainean berresteko hitzordua jartzea, Gipuzkoako Tarifen Integraziorako Batzordeak neurria justifikatzen zuten arrazoiak ebaluatu ondoren.

Joan den ekainaren 6an egindako ebaluazioaren emaitzen arabera, 2022ko lehen bost hilabeteekin alderatuta, garraio publikoaren erabileran batez beste %19-tik gorako igoera gertatu da; marka guztiak hautsi zituen pandemiaren aurreko (2019) urtearekin alderatuta, batez beste %3,70-tik gorakoa da, Hori horrela, datuek justifikatzen dute deskontuak 2023ko abendura arte luzatzea, erabilera-datuez gain kontuan hartu behar baita hobari horiek justifikatzen dituzten inguruabarrek indarrean jarraitzen dutela, Agintaritzako presidentea Pedro Marcok gaineratu duenez.

TOP