Gipuzkoako Garraioaren Lurralde Agintaritzak, MUGI txartelaren titularra den aldetik, ohartarazten du MUGI txartelari dagokionez iruzurtzat har daitezkeen argitalpenak hainbat sare sozialetan eta Gipuzkoako Garraio Agintaritzaren izenean argitaratuko direla.

Donostia, 2023ko ekainaren 29a.- Garraioaren Lurralde Agintaritzak (GGLA) gaur goizean gehiengoz onartu duenez, laguntza berezia eskuratuko dute Gipuzkoako Foru Aldundiko Gizarte Politiketako Departamentuak emandako mendetasun-egiaztagiria duten Mugi txarteleko titularrek, beraiekin bidaiatzen duten pertsonek ez baitute txartela ordaindu beharrik izango.

Ekainaren 4tik 7ra bitartean, UITPren edizio berrian izango gara, Global Public Transport Summit, hiriko mugikortasunaren eta garraio publikoaren arloko nazioarteko erreferentziazko topaketan, hain zuzen. Bartzelonan egingo da aurten, 300 hizlari baino gehiagorekin eta 400 erakusketari ingururekin.

Donostia, 2023ko ekainaren 1a.- Gaur goizean Gipuzkoako Garraioaren Lurralde Agintaritzak (GGLA) hitzarmena sinatu du ItxasZerbi enpresarekin, Pasai San Pedro eta Pasai Donibane lotzen dituen motor-zerbitzua kudeatzen duen enpresarekin. Hitzarmen horren arabera, garraio publikoko zerbitzu hau ere MUGI sisteman sartuko da.

Martxoaren 15etik 16ra bitartean, ITS España Elkarteak antolatzen duen MaaS Spain Days topaketan parte hartzen ari gara Madrilen, MaaS-en (Mobility as a Service) orainaz eta etorkizunaz eztabaidatzeko eta Gipuzkoako esperientzia aurkezteko. Gipuzkoako Garraioaren Lurralde Agintaritzako (GGLA) zuzendaria den Eluska Renedok parte hartu du topaketan, “Agintaritzak: jokoaren estrategia eta arauak” atalean.

Rafaela Romero Gipuzkoako Garraioaren Lurralde Agintaritzaren orain arteko presidenteak eta Mugikortasuneko eta Lurralde Antolaketako foru diputatuak prentsaurrekoa eman du gaur goizean, Eluska Renedo Illarregi Agintaritzaren zuzendariarekin batera, eta bien artean aurkeztu dute MUGI sistemaren 2022ko balantzea. Era berean, elkarrekin errepasatu dituzte datorren otsailaren 14an amaituko den biurtekoaren mugarri nagusiak.

