London Transport Ticketing & Passenger Information 2016k bere zazpigarren bilera ospatzen du Londreseko Old Billingsgate merkatuan, urtarrilaren 26tik 28ra
Garraio publikoaren txartel zein ordainketa sistemen ekosistemako ordezkariak elkartzen dira ekitaldi honetan, txartel-adimentsuak izango duten bilakaera aztertzeko eta baldintza politikoak, teknologia eskuragarria eta bidaiarien beharrak asetuko dituzten programak garatzeko.
Gipuzkoako Garraioaren Lurralde Agintaritzak beste urte batez parte hartzen du Londreseko hitzaldian, garraioarekin zerikusia duten agenteekin erlazio berriak sortzeko asmoz.
Muittu Manttangorriren integrazioarekin handitzen da Mugi sisteman barne dauden operadore kopurua
Gipuzkoako Garraioaren Lurralde Agintaritzak sustatutako Mugi sistemare beste garraio-operadore bat gehitu da. Urtarrilaren 11tik aurrera Lasarte-Oriako herriko autobusa, "Muittu Manttangorri", Mugi sistemaren barnean integratuta dago.
Lasarte-Oriaren integrazioarekin handitzen da Mugi sisteman barne dauden operadore kopurua, hauen artean Lurraldebus eta Euskotren, baita Donostiako, Irungo, Errenteriako, Eibarko, Zarauzko, Arrasateko, Hernaniko eta orain Lasarte-Oriako hiri-autobusak.
Helburua ideiak eta esperientziak aztertzea eta mugikortasunarekin lotutako jarduerak eta elementuak bateratzea izan zen
Azaroaren 20an burututako EAEko Mugikortasun Foroa pertsonen mugikortasunean ─bai eremu publikoan, baita pribatuan ere─ inplikatuta dauden agenteen elkargunea izan zen. Honen helburua, ideiak eta esperientziak aztertzea eta mugikortasunarekin lotutako jarduerak eta elementuak bateratzea izan zen.
Gasteizko Europar Biltzar Jauregian egindako topagunean parte hartu zuten, besteak beste, Udal, Aldundi eta Eusko Jaurlaritzan mugikortasun eskumena duten arduradunek, mugikortasuneko agente aktiboek eta Euskadiko garraio agintaritzetako arduradunek, tartean GGLAk. Bertan Euskal Autonomia Erkidegoko mugikortasun operadoreen web posizionamendua eta sektorearen egoera orokorra aztertu ziren.
GGLAk Irisgarritasun Unibertsalaren Formazio bat antolatu du CERMIN-en eskutik
Gipuzkoako Garraioaren Lurralde Agintaritzak Irisgarritasun Unibertsalari buruzko formazioa antolatu du. Ikastaroa Nafarroako Ezgaitasuna Dutenen Ordezkarien Komiteko ordezkari batek (CERMIN) eman du, urriaren 29an eta 30ean eta azaroaren 5ean.
Jardunaldi hauen helburua ezgaitasuna duten pertsonen aukera berdintasuna sustatzea eta betebehar horri laguntzen dioten jokaerak eta erremintak jakinaraztea izan da. Horregatik, GGLAk formazio hau antolatu nahi izan du, operadoreetako gidariak gaiaren inguruan sentsibilizatuak egoteko.
Aurtengo Europar Mugikortasun Astea irailaren 16tik 22ra ospatuko da “Aukeratu. Aldatu. Uztartu” lelopean, garraio jasangarriaren onurak azpimarratzen. Modu honetan, kasu bakoitzean mugitzeko modu egokiena aukeratzera bideratu nahi da erabiltzailea, bitarteko egokienak eta jasangarrienak erabili eta konbinatzen ikasiz eta jarrera osasungarriak ere kontutan hartzen.
Gipuzkoako Garraioen Lurralde Agintaritza (GGLA), ONCEren Urrezko Kriskitin Saria jasotzeko hautatua
GGLA ONCEren saria jasotzeko aukeratua izan zen Gipuzkoako Elikagaien Bankua eta Javier Garcíarekin batera
Ekainaren 27an Kursaalean ospatu zen ONCEko 14. Urrezko Kriskitin Lasterketaren ondoren banatutako Urrezko Kriskitin saria jasotzeko aukeratua izan zen GGLA.
“Gizarte bateratzaile baten alde” apustu egiten du Gipuzkoako Garraioaren Lurralde Agintaritzak eta horregatik finalista bezala hautatua izan zen, Gipuzkoako Elikagaien Bankua eta Javier Garcíarekin batera.