Proiektuak
Gipuzkoako Lurralde Garraio Agintaritzak, parte hartu duen proiektuetako batzuk aurkezten ditu. Proiektuetan isladaturik ikusten da ATTG-k Gipuzkoako garraioa hobetzeko helburuarekin duen konpromezua.
TRANSFERMUGI
TRANSFERMUGI proiektuak Euroeskualdean mugaz gaindiko mugikortasuna hobetzeko erronkari aurre egiten dio, Mendebaldeko Eremu Funtzionalean gero eta lotura eraginkorragoa eta jasangarriagoa izateko beharrari erantzunez.
Mugi APPa
Mugi APPa garraio publikoarekin lotutako aplikazioa da, Gipuzkoako osatuena eta Gipuzkoako operadore guztien informazioa biltzen duen bakarra.
MUGI APPa Android eta IOS aparailuetan jaitsi daiteke jada. Aplikazioak abantaila ugari eskaintzen dizkie Mugi/Lurraldebus txartelen erabiltzaileei; izan ere, Mugik eskaintzen dituen zerbitzu guztietara sarbidea izango dute mugikorretik: ordutegiak, jakinarazpenak, kargatzeko aukera, planifikatzailea, Mugiklubeko ekintzak…
Mugiklub
Gipuzkoako Garraioaren Lurralde Agintaritzak Mugi txartelaren erabiltzaileentzat komunitate soziala sortu du. Komunitate dinamiko, ireki eta parte hartzailea da, erabiltzailearekin harreman mota ezberdina eraiki nahi duena. Bertan, aisialdia, kultura, kirola eta turismoa garraio publikoarekin integratzen dira.

