HOW TO SHOP

1Login or create new account.
2Review your order.
3Payment & FREE shipment

If you still have problems, please let us know, by sending an email to support [ @ ] website.com . Thank you!

IMG 20180921 WA0010MUGIguneak harrena ona eta parte hartze handia izan du hiru egunetan

Europako Mugikortasun Astearen harira Gipuzkoako Garraioaren Lurralde Agintaritzak (GGLA) Gipuzkoako Foru Aldundiko Mugikortasun eta Lurralde Antolaketa sailarekin elkarlanean antolatutako ekintzak harrera oso ona izan dute.  Horren erakusle dira MUGI txartel pertsonalizatua egiteko jasotako eskaerak eta Gipuzkoa plazako MUGIgunetik hiru egunetan igarotako bisitari kopuruak.

A3900F42 D168 4BF3 92EB D44E1FD2E3A7

  • Larunbatera arte, hilak 22, egongo da zabalik, 20:00etan itxiko da 
  • Hiru egunez MUGI txartel pertsonalizatua eskatzeko aukera izango da, bere kostua berreskuratuz 
  • Zozketak, bizikleta konponketak eta mediku azterketak egingo dira, guztiak ere doan

Marisol Garmendiak eta Eluska Renedo-Illarregik, hurrenez hurren Gipuzkoako Garraioaren Lurralde Agintaritzako lehendakaria eta Gipuzkoako Foru Aldundiko Mugikortasun eta Lurralde Antolaketa diputatua eta Agintaritzako zuzendaria, Gipuzkoa plazako MUGIgunea inauguratu dute. Mugikortasunaren Europako Astearen baitan antolatu dute ekimena eta gaurtik hasita larunbatera arte, irailak 22, egongo da zabalik garraio publiko jasangarria eta MUGI txartela sustatzeko helburuarekin.

c8c501a7 0073 470b 9575 1c8d0943fee8Ekainak 14ean, Donostia Klima 2050 Ekintza Plana jasotzen duen dokumentua aurkeztu zuten Cristina Enea parkean. Bertara besteak beste, Eneko Goia Donostiako Alkateaz eta Ane Oyarbide Ingurumen Zinegotzi Ordezkariaz gain, Ekintza Planaren lanketan parte hartu duten pertsona eta eragileen ordezkaritza bat gerturatu ziren: Carlos Pérez Olozaga, Kristina Apiñaniz, Judith Ubarrechena Iribarren eta Karen Sofía Jaramillo, besteak beste.


Kalapie Hiriko Txirrindularien Elkartea ere bertan izan zen, eta Donostiako Udaletxearekin batera sortutako makinaren berri eman zuen. Makinak, bizikletan zoazela airean dagoen CO2 partikulak kontabilizatzeko ahalmena du.

Ekintza Planaren aurkezpenaren ostean, hagin ale bat landatu zen Cristina Eneako parkean, Donostiako herritarrek klima-aldaketaren kontrako borrokarekiko duten konpromiso sinbolikoa islatzen duen espezie autoktono bat.

app postfacebook es simpleDbus eta Gipuzkoako Garraioko Lurralde Agintaritza (GGLA), Baionako Aglomerazioko Garraio Sindikatuarekin batera (STACBA), E-MOBASK proiektuan parte hartzen ari dira Euskal Eurohiriaren garraio publikoaren erabilera bultzatzeko eta errazteko.

Proiektuan parte hartzeko hiru erakundeek eratu duten partzuergoa onartua izan da POCTEFA 2014-2020 programaren deialdian. Europako lurralde lankidetzarako INTERREG tresnaren zati bat da programa hau. Proiektuak 3 urteko iraupena edukiko du, 2018ko urtarrilaren 1ean hasiko da eta 1.182.358€-ko diru laguntza bat eskuratuko du. Ekintzak Donostia-Irun- Baiona igarobidetik zehar egingo dira.

app postfacebook es simple

  • MUGI pertsonalizatua erabiltzen dutenentzako deskontuek gora egin dute: lehen 20 bidaietan, deskontua % 46koa izango da, eta 21. bidaiatik 50.era bitarte, % 57koa
  • Hiri autobusetako paperezko billetearen prezioa bost zentimo igoko da
  • Urtarriletik aurrera, haurrek doan bidaiatuko dute 6 urtera arte

Gipuzkoako garraio publikoaren tarifak %1,43 igoko dira 2018an. Horixe erabaki du Gipuzkoako Garraioaren Lurralde Agintaritzak gaur, urriaren 31n eginiko Batzar Nagusian, eta garraioa sozialki bidezkoagoa izateko politikari eutsi egingo dio.

Attg simplificacion tarjetas discapacidad

GGLAk MUGI/Lurraldebus txartelen kudeaketa hobetzen jarraitzen du, bere izapidea herritarrei errazteko. Oraingo honetan, desgaitasun-txartelen (E txartelak) kudeaketa da erraztu duena, hain zuzen, uztaileko lehen astetik aurrera, talde horretako MUGI txartelen erabiltzaileek txartela berritzerakoan (2 urtez behin) edo txartel berria eskatzerakoan ez dute desgaitasun ziurtagiria aurkeztu beharko. Marisol Garmendiak, GGLAko lehendakariak, azpimarratzen duen moduan “Gipuzkoako Garraioaren Lurralde Agintaritzatik lan egiten jarraitzen dugu, MUGI txartelaren izapidea ahal den gehien sinplifikatzeko, horrela eskatzaileak ez dute hainbeste paper ekarri beharko eta talde espezifikoen berriztatzeak ia automatikoak izango dira, desgaitasun-txartelen kasu honetan bezala. Aurrera-pauso txikia baina garrantzitsua MUGIren erabiltzaileen erosotasunerako”.

2016ko abenduan Gipuzkoako Foru Aldundiko Gizarte Politika Departamentuaren eta GGLAren artean lankidetza-hitzarmena sinatu zen, datu-lagapenari buruzkoa. Hitzarmen honi esker, 2017an zehar beharrezko garapen informatikoak eginda, hemendik aurrera desgaituen txartelaren eskatzaileek ez dute aurkeztu beharko dagokion paperezko ziurtagiria, baizik eta nahikoa izango da eskaera orrian baimena ematea, GGLAk era automatikoan egiaztatu ahal izateko.

TOP