HOW TO SHOP

1Login or create new account.
2Review your order.
3Payment & FREE shipment

If you still have problems, please let us know, by sending an email to support [ @ ] website.com . Thank you!

MUGIN INTEGRATU DA PASAI SAN PEDRO ETA PASAI DONIBANE LOTZEN DITUEN MOTORRA

convenio Pasaia

Donostia, 2023ko ekainaren 1a.- Gaur goizean Gipuzkoako Garraioaren Lurralde Agintaritzak (GGLA) hitzarmena sinatu du ItxasZerbi enpresarekin, Pasai San Pedro eta Pasai Donibane lotzen dituen motor-zerbitzua kudeatzen duen enpresarekin. Hitzarmen horren arabera, garraio publikoko zerbitzu hau ere MUGI sisteman sartuko da.

Gipuzkoako herritarrei zerbitzu osoa eskaintzeko helburuari erantzuten dion akordioaren aurkezpenean izan dira, GGLA ordezkatuz Luis Pedro Marco —presidentea eta Eusko Jaurlaritzako Azpiegitura eta Garraioetako sailburuordeak—, Rafaela Romero —haren aurrekoa, lehendakariordea eta Mugikortasuneko eta Lurralde Antolaketako diputatua— eta Eluska Renedo-Illarregi, Agintaritzaren gerentea. Iñigo Alzua ItxasZerbi enpresako gerenteak ordezkatu du zerbitzua kudeatzen duen enpresa.

Akordioak lau urteko iraupena du eta zortzira luzatu ahal da aldeek ala adostuz gero. Hitzarmena udazkenean sartuko da indarrean, aurretik Mugikortasuneko eta Lurralde Antolaketako Foru Sailak (Pasaialdea) ItxasZerbiren esku jarri behar baititu zerbitzua MUGI txartelarekin kobratzea ahalbidetuko duten zazpi makina balidatzaileak.

Motor-zerbitzua MUGI sisteman txertatuta, erabiltzaileak hiri-eremuko 1 tarifaz baliatu ahal izango dira, Donostiako DBus konpainiako hiri-autobusetan aplikatzen denaren antzekoa; 0,96 euroko kostua izango dute deskontuen lehen tartean (1etik 20ra) egindako bidaiek. 2022ko irailean abian jarritako % 50eko egungo tarifa-deskontuak indarrean jarraitzen duen bitartean, lehen zatiaren prezioa 0,48 eurokoa izango da. Era berean, hemendik aurrera beste garraiobide batzuekin egindako transbordoak doakoak izango dira MUGI txartelarekin ordainduta, eta orain arte bidaia bakoitzeko 1,10 euro ordaintzen zuten 6 urtetik beherakoek doan bidaiatuko dute. MUGI sistema osoan ezarritako abantailak, kolektibo jakin batzuek dituzten baldintza bereziei gehitzen zaizkienak ere eskuratuko dituzte: errenta txikiak dituzten adinekoetatik hasi eta desgaitasuna duten pertsonetara, 26 urtetik beherakoetara, profil sozialak dituzten pertsonetara edo familia ugarietara.

Pedro Marcok GGLAko presidenteak azpimarratu duenez, mugarri honekin bisio zehatz bati erantzuten zaio: Gipuzkoko garraio publiko sistema indartsua eta herritarren beharren neurrira bermatua. Mugikortasun-ohiturei erantzuteko sistemak pertsonen baldintza desberdinetara egokitzen jakin behar du, hazten jarraitzeko eta Gipuzkoa ondo konektatutako lurralde iraunkor baterantz hurbiltzeko

Motorraren garraio-zerbitzuak 100.000 pertsona inguru konektatzen ditu urtero, bizilagunen eta turisten artean, eta bi motor-makinarekin gauzatzen da, jendetza handiko egunetan sei izateraino iritsi daitezkeelarik, adibidez, itsas-jaialdian edo herriko jaiak direnean.

Gaur formalki sinatutako hitzarmena Gipuzkoako Garraio Agintaritzak maiatzaren 25ean egindako ohiko batzarrean berretsi zen. Batzar horretan Gipuzkoako Garraioaren Lurralde Agintaritza osatzen duten kide guztiek parte hartu zuten: Eusko Jaurlaritzak, Gipuzkoako Foru Aldundiak eta garraio publikoaren tokiko zerbitzua duten lurraldeko hamaika udalek: Donostia, Arrasateraino, Eibar, Errenteria, Hernani, Irun, Lasarte, Oiartzun, Oñati, Tolosa eta Zarautz.

TOP