HOW TO SHOP

1Login or create new account.
2Review your order.
3Payment & FREE shipment

If you still have problems, please let us know, by sending an email to support [ @ ] website.com . Thank you!

app postfacebook eus simpleMUGI APPa, Gipuzkoako osatuena

  • Gipuzkoako garraio publikoaren informazio guztia eskura
  • MUGI APPak erabiltzaile bakoitzaren beharrekin bat dator

Gipuzkoako Garraioaren Lurralde Agintaritza teknologia berrietara egokitu da eta komunikazioko bere ekosistema digital berria aurkeztu ostean, garraio publikoarekin lotutako aplikazioa sortu du. MUGI APPa da, Gipuzkoako osatuena eta Gipuzkoako operadore guztien informazioa biltzen duen bakarra.

noticiaeuskotren

Gaurtik aurrera, Euskotrenen sare nagusiaren trazatu osoan, tranbietan, funikularretan erabil daitezke EAEko hiru garraio-txartelak

MUGI, BAT eta BARIK txartelen elkarreragingarritasuna: Ana Oregi Sailburuak zuzentzen duen sailak hasitako prozesuaren xede

Eusko Jaurlaritzak eta Euskotrenek MUGI, BAT eta BARIK txartelen elkarreragingarritasuna abiarazi dute gaur Euskotrenek kudeatzen dituen Bilbo-Donostia-Hendaia trenbide-zerbitzuetan eta Amorebieta-Bermeo adarrean. «Gaurtik aurrera, hiru txarteletako edozein erabili ahal izango da Euskotrenen zerbitzu nagusian; beraz, bete egin dugu gure helburua, alegia, aurtengo lehen seihilekoan zehar abiaraztea», adierazi du Ingurumen eta Lurralde Politikako sailburu Ana Oregik.

ecosistemaGipuzkoako Garraioaren Lurralde Agintaritzak Mugi txartelaren erabiltzeei zuzendutako ekosistema digital berria aurkeztu du
Mugiklub jaio da, Gipuzkoako kultura, kirola, aisialdia eta turismoa garraio publikoarekin bat egiten duen komunitate sozial berria
Laster APP Mugi sortuko da; funtzio gehiagorekin batera, garraio publikoan ibilbideak planifikatzea ahalbidetuko duen aplikazioa

GGLAk bere komunikazio digitalaren ekosistema aurkeztu du. Honakoak biltzen ditu: GGLAren webgunea, MUGIren webgunea, sare sozialak, ibilbideen planifikatzailea, App Mugi eta Mugiklub. Prentsaurrekoan izan ziren GGLAko Lehendakaria eta Lehendakariordea, Antonio Aiz eta Marisol Garmendia; Eluska Renedo-Illarregi GGLAko Zuzendari Orokorra, Eneko Goia Donostiako Alkatea, Itziar Epalza Merkataritza eta Turismoko Sailburuordea, eta Goizane Alvarez Gipuzkoako Foru Aldundiko Gazteria eta Kiroleko Zuzendaria.

Donde utilizar

Aiz: "Hitzarmenari esker, MUGIren erabiltzaile gipuzkoarrek Bizkaiko trenbide-linea osoa eta Bilboko Metroa ere erabili ahal izango dituzte eta BAT zein BARIK txartelen erabiltzaileek, berriz, Gipuzkoakoa"

Aurrerapausoa garraio-txartelen elkarreragingarritasuna lortzeko bidean

Gipuzkoako Garraioaren Lurralde Agintaritzaren Batzar Orokorrak oniritzia eman dio Gipuzkoako Garraioaren Lurralde Agintaritzak, Euskotrenek eta Bizkaiko Garraio Partzuergoak izenpetuko duten hitzarmenari. Horretan, Euskotrenen trenbidea erabiltzeko baldintzak adosten dira, MUGI, BAT eta BARIK txartelak ibilbide osoan elkarreragingarriak edo erabilgarriak izan daitezen.

  • Bidaien 84% Mugi/Lurraldebus txartelarekin ordaindu da

  • 2015 urtean zehar 59.000 txartel pertsonalizatu baino gehiago egin dira

  • Hilabetean batez beste 295000 lagunek erabiltzen dute Mugi sistema

Mugi sistema 2013ko martxoaren 4an martxan jarri zenetik, 656.000 txartel baino gehiago erabili dira. Horietatik 350.000 Mugi txartelak dira eta 305263 Lurraldebus txartelak. Dudarik gabe, Mugi txartelaren erabilera gero eta handiagoa da, eta txartel berrien eskaeraren kopurua ere gradualki gora egiten ari da. Hala, 2015. urtean zehar, 59.000 txartel pertsonalizatu baino gehiago eta 40.000 txartel anonimo baino gehiago egin dira.

GGLA beste behin ere gonbidatua izan da datorren urteko jardunaldietan ponente moduan, ticketing-aren inguruko bere esperientzia eta proiektuak islatzeko

Gipuzkoako Garraioaren Lurralde Agintaritzak beste urte batez parte hartu du Londreseko London Transport Ticketing & Passenger Information 2016 jardunaldietan, garraioarekin zerikusia duten agenteekin erlazio berriak sortzeko asmoz.

Joan den urtean, Mugi sistema, GGLAk sustatutakoa, finalista gelditu zen mundu osoko hautagaien artean Transport Ticketing & Passenger Information 2015 sarietan, txartel adimenduneko kategorian.

TOP