Gipuzkoako esperientzia aurketzen ari gara MAAS SPAIN DAYS topaketan
Martxoaren 15etik 16ra bitartean, ITS España Elkarteak antolatzen duen MaaS Spain Days topaketan parte hartzen ari gara Madrilen, MaaS-en (Mobility as a Service) orainaz eta etorkizunaz eztabaidatzeko eta Gipuzkoako esperientzia aurkezteko. Gipuzkoako Garraioaren Lurralde Agintaritzako (GGLA) zuzendaria den Eluska Renedok parte hartu du topaketan, “Agintaritzak: jokoaren estrategia eta arauak” atalean.

Espainiako MaaS ekosisteman parte hartzen duten eragileen eskema bat aurkeztu eta puntakoenen ikuspegia entzuteaz gain, topaketa honen helburu Nagusia da 2023ra begira MaaS azkarrago eta eraginkorrago garatzeko egin daitezkeen aurrerapen-ildoak jorratzea da.
MaaS Spain erakundearen sustatzailea den ITS Españak antolatu du topaketa, bidaiariei zerbitzu osoa eta sinplifikatua eskaintzeko irtenbideak garatzeko, bidaiaren plangintzatik hasi eta ordainketaraino. Foroan, beste askoren artean, Sampo Hietanen izango da, MaaS Globaleko CEO eta nazioarteko erreferente nagusietako bat.
Gipuzkoako Garraioaren Lurralde Agintaritzak (GGLA), Gipuzkoako pertsona guztientzako garraio-zerbitzua hobetzeko sortutako tresna gaara eta adituen foro honetan parte hartzeak aukera ematen digu gure lurraldeko esperientzia partekatzeko eta sektoreko berrikuntza nagusien berri izateko. Foroaren babesle dira, beste batzuen artean, Espainiako Sustapen Ministerioa, INDRA edo Alsa.
MaaS (Mobility as a Service edo Mugikortasuna Zerbitzu gisa) berrikuntza teknologiko gisa sortu da, hiri bateko garraiobide publiko eta pribatu guztiak plataforma bakar batean integratzeko, erabiltzaileei beren garraioa aplikazio beraren barruan planifikatzeko, erreserbatzeko eta ordaintzeko aukera eskainiz.