MUGI IRITSI DA TOLOSAKO HIRI AUTOBUSETARA
- Abenduaren 19tik aurrera MUGI txartelaren bidezko bidaiak ordaindu ahal izango dira Tolosako hiri-autobusetan.
- Rafaela Romerok: “Gero eta udal gehiago sartzen dira MUGIn, Tolosa bezala, gure garraio-txartelak herritarrei ematen dizkien onurez jabetuta. MUGI komunitatekoa izateak eskubide-zorroa handitzea dakar, mugikortasun bidezkoago eta ekonomikoago baten alde eginez. Gainera, MUGI txartelarekin garraio publikoa gehien erabiltzen duena gehiago saritzen du, kolektibo ahulenei ere hobariak emanez, hala nola gazteei, adinekoei eta baliabide gutxien dituztenei.”