HOW TO SHOP

1Login or create new account.
2Review your order.
3Payment & FREE shipment

If you still have problems, please let us know, by sending an email to support [ @ ] website.com . Thank you!

MUGI tarifa sistema

Varios1

 

2013 martxoaren 4tik aurrera, tarifa bateratuko sistema bat dugu Gipuzkoan: MUGI sistema

MUGI sistemari esker, ordaintzeko euskarri bakarra erabiliko da garraiobide guztietan; hau da, txartel bakar batekin Gipuzkoako garraio publiko guztietan bidaiatu ahal izango da.

 

 

 

Zer abantaila eskaintzen ditu?

  • Ordaintzeko modu bateratua: txartel bakarra garraiobide guztietarako.
  • Tarifa-sistema eta eremuak bereizteko sistema bateratuak: kostu berbera garraiobide ezberdinetan egindako bidaietarako, eta tarifa bateratuak eremu-aldaketaren bat barne hartzen duten ibilbideetarako.
  • Erabileraren araberako deskontuak: zenbat eta gehiago erabili garraio publikoa, orduan eta merkeagoa izango da bidaiaren kostua.
  • Doako ontzi-aldaketakbidaia garestiena bakarrik ordaintzen da.
  • Txartel hobaridunak: baldintza zehatzak bete behar dira horietako txartel bat edukitzeko.

 

MUGI sistemaren helburua da garraio publikoa gehien erabiltzen duten herritarrak saritzea; eta, horregatik, erabiltzaile horiek deskontu handiagoak izango dituzte. Hiru erabilera-tarte ezarri dira, eta tarte bakoitzari deskontu jakin bat dagokio:

  • 1 – 20 bidaia: % 48ko deskontua noizbehinkako txartelaren aldean.
  • 21 – 50 bidaia: % 58ko deskontua noizbehinkako txartelaren aldean.
  • 51 bidaia edo gehiago: % 90ko deskontua noizbehinkako txartelaren aldean. Gaztea kolektibokoek doan bidaiatuko dute bidaia-tarte honetan.

 

TOP