- Gipuzkoako Garraioaren Lurralde Agintaritzako presidente Azahara Domínguezek jakinarazi duenez, azaroaren 9an, astelehenetik aurrera, nahi duten herritarrek MUGI txartelak eskuratu eta kargatu ahal izango dituzte Gaintzako Udaletxean bertan.
- Gehikuntza berri horri esker, MUGI txartelak eskatu eta kargatzeko puntuen sarea zabaldu egingo da. Izan ere, aurten Ataun, Albiztur, Beizama, Urretxu, Hernialde, Aizarnazabal eta Berastegiko udalak gehitu zaizkio sare horri. Horiez gain, beste hamabost udalerritako udaletxeetan ere egin daitezke izapide horiek.
- Azahara Domínguez, Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako diputatua eta GGLAko presidentea: “Udalerrietan aurrez aurreko arreta-puntu berriak martxan jartzeak alferrikako joan-etorriak saihestea eta herritarrei MUGI txartelaren kudeaketa erraztea ahalbidetzen die, zerbitzu hurbilago eta eskuragarriago baten bidez. Horrela, garraio publikoaren erabilera sustatzen laguntzen dugu”.
- Uxue Irastorza, Gaintzako Batzorde Kudeatzaileko Lehendakaria: “Zerbitzu berri hau ematea garraio publikoa erabiltzen duten Gaintzako herritarrentzat aurrerapauso bat izango delakoan gaude, bereziki aurrez aurreko arreta eta zerbitzua hobesten dutenentzat”.
Gaintza, 2026ko azaroaren 5a.-Gaintzako Udalak aurrez aurreko arreta-zerbitzu berria eskainiko du datorren astelehenetik, azaroaren 9tik aurrera, herritarrek MUGI txartelak eskatu eta kargatu ahal izan ditzaten udal instalazioetan bertan. Ekimen honi esker, izapide horiek beste herri batzuetara joan beharrik gabe egin ahal izango dira. Gipuzkoako Garraioaren Lurralde Agintaritzak (GGLA) lurraldean aurrez aurreko arreta-sarea zabaltzeko eta, horrela, garraio publikoaren erabilera errazteko abian duen estrategiaren barruan kokatzen da ekimena.
- Gipuzkoako Garraioaren Lurralde Agintaritzako presidente Azahara Domínguezek adierazi duenez, hilaren 26an, astelehenean, nahi duten herritarrek MUGI txartelak eskuratu eta kargatu ahal izango dituzte udaletxean.
- Gehikuntza berri horrek MUGI txartelak eskatu eta kargatzeko puntuen sarea zabaltzen du. Sare horretan daude dagoeneko Ataun, Albiztur, Beizama, Urretxu eta Hernialdeko udalak, baita lurraldeko hogei bat turismo-bulego eta baliabide turistiko ere, joan den udaberriaz geroztik zerbitzu hori eskaintzen dutenak. Horiez gain, beste hamabost udaletan ere egin daitezke izapide horiek.
- Azahara Domínguez, Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako diputatua eta GGLAko presidentea: “Aurrez aurreko arreta indartzeko eta zerbitzuak herritarrengana hurbiltzeko apustua sendotu nahi dugu. Horretarako, gure lehentasunen artean dago MUGI txartel berriak eskuratzea erraztea eta erabiltzaileek beren izapideak modu eroso eta arinean, etxetik gertu, egin ahal izatea”.
- Unai Alberdi, Aizarnazabalgo alkateordea: “Zerbitzu berri hau ematea garraio publikoa erabiltzen duten Aizarnazabalgo herritarrentzat aurrerapauso bat izango delakoan gaude, bereziki aurrez aurreko arreta eta zerbitzua hobesten dutenentzat”.
Aizarnazabal, 2026ko urriaren 21a.-Aizarnazabalgo Udalak datorren astelehenetik, hilaren 26tik, aurrera MUGI txartelak eskatzeko eta kargatzeko aukera eskainiko du bere instalazioetan. Neurri horri esker, erabiltzaileek udalerrian bertan egin ahal izango dituzte izapide horiek, beste herri batzuetara joan beharrik gabe. Ekimen hau Gipuzkoako Garraioaren Lurralde Agintaritzak (GGLA) sustatutako aurrez aurreko arreta-sarea zabaltzeko planaren barruan kokatzen da.
- Gipuzkoako Garraioaren Lurralde Agintaritzako presidente Azahara Domínguezek azaldu duenez, hala nahi duten herritarrek datorren astelehenetik, hilaren 19tik, aurrera erosi eta kargatu ahal izango dituzte MUGI txartelak herriko udaletxean.
- Gune berri hau sarean azkenaldian gehitutako beste batzuei batzen zaie, hala nola Ataun, Albiztur, Beizama eta Urretxuko udaletxeei, bai eta lurraldeko hogei bat bulego eta baliabide turistikori ere. Joan den udaberritik, gune horietan MUGI txartela eskatu eta kargatu daiteke. Gainera, aurten gehitutako gune horiei beste hamabost bat udalerri gehitu behar zaizkie, horietan ere izapide horiek egin baitaitezke.
- Azahara Domínguez, Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako diputatua eta GGLAko presidentea: “Zerbitzu hauek udalerrian bertan eskaintzeak izapideak errazten ditu, eta MUGI txartela eskatzeko eta kudeatzeko prozesua erosoagoa eta eskuragarriagoa egiten du herritarrentzat”
Hernialde, 2026ko urriaren 15a.-Hernialdeko Udalak MUGI txartelarekin lotutako zerbitzu berriak eskainiko ditu hilaren 19tik, astelehenetik, aurrera. Hala, erabiltzaileek txartelak eskatu eta kargatu ahal izango dituzte beste udalerri batzuetara joan beharrik gabe. Zerbitzu berri horrekin, Gipuzkoako Garraioaren Lurralde Agintaritzak (GGLA) sustatutako Gipuzkoako garraio publikoaren sistemako arreta-guneen sarean sartuko da Hernialde.
- Gipuzkoako Garraioaren Lurralde Agintaritzako presidente Azahara Domínguezek azaldu duenez, hala nahi duten herritarrek MUGI txartelak eskuratu eta kargatu ahal izango dituzte herriko kultur baliabide honetan, hilaren 13tik, asteartea, aurrera.
- Puntu berri hau sarean azkenaldian egin diren beste zenbait gehikuntzari batzen zaie, hala nola Ataungo, Albizturko, Urretxuko eta Beizamako udalei eta lurraldeko hogei bat turismo-bulego eta baliabide turistikori. Bertan, joan den udaberriaz geroztik, MUGI txartela eskatu eta kargatu daiteke. Gainera, aurten sarean sartutako puntu horiek beste hamabost bat udalekin bat egiten dute; izan ere, udal horietan ere izapide horiek egin daitezke.
- Azahara Domínguez, Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako diputatua eta GGLAren presidenta: “Zumalakarregi Museoa MUGI arreta-puntuen sarera batu da, eta txartel berriak eskatzeko eta birkargak egiteko aukera emango du, beste herri batzuetara joan beharrik gabe”.
- Jon Enrique Galarza, Ormaiztegiko Alkatea: “Ormaiztegiko bizilagunok Mugi txartela herritik mugitu gabe atera ahal izatea garrantzitsua da guretzat”.
Ormaiztegi, 2026ko urriaren 8a.- “Ormaiztegiko MUGI txartelaren erabiltzaileek Gipuzkoako garraio publikoaren sistemarekin lotutako hainbat izapide egin ahal izango dituzte udalerritik atera beharrik gabe. Zumalakarregi Museoa MUGI arreta-puntuen sarera batu da, eta txartel berriak eskatzeko eta birkargak egiteko aukera emango du, beste herri batzuetara joan beharrik gabe”.
- Gipuzkoako Garraioaren Lurralde Agintaritzako presidente Azahara Domínguezek azaldu duenez, hala nahi duten herritarrek MUGI txartelak eskuratu eta kargatu ahal izango dituzte udaletxean bertan, urriaren 5etik aurrera, astelehena.
- Horrela, Urretxu Ataun, Albiztur eta Beizamako udalei batu zaie, baita lurraldeko hogei bat bulego eta turismo-baliabideri ere; izan ere, joan den udaberritik MUGI txartela eskatu eta kargatu daiteke horietan.
- Azahara Domínguez, Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako diputatua eta Gipuzkoako Garraio Lurralde Agintaritzako presidenta: “MUGIren erabileraren hazkundeak —2025ean ia 82 milioi bidaia txartel honekin ordaindu ziren— erakusten du gero eta pertsona gehiagok egiten duela garraio publikoaren sistema honen alde. Erabilera errazten eta zabaltzen jarraitu nahi dugu; horregatik, txartelarekin lotutako izapide guztiak —txartel berrien eskaeretatik hasi eta kargatze eta bestelako kudeaketetaraino— arinagoak, irisgarriagoak eta erosoagoak izan daitezen lanean jarraitzen dugu. Mota honetako izapideak udalerrietara hurbiltzeak herritarrei beharrezkoak ez diren joan-etorriak saihesteko aukera ematen die, eta garraio publikoa pertsona guztientzat hurbilagoa eta irisgarriagoa egiteko helburuan beste urrats bat ematea ahalbidetzen du”.
- Jon Luqui, Urretxuko Alkatea eta Urola Garaiko Mankomunitateko presidentea: “Udaletxean bertan MUGIrekin lotutako izapideak egin ahal izatea hobekuntza praktikoa da gure herritarrentzat, eta, gainera, Urola Garaian mugikortasuna eskualde ikuspegitik hobetzeko dagoeneko egiten ari garen lanarekin bat dator. Intermodalitatean aurrera egin nahi dugu, baita gure udalerrien eta garraio publikoaren sistema desberdinen arteko lotura hobetzen ere”.
Donostia, 2026ko urriaren 1a.-Urretxuko MUGI txartelaren erabiltzaileek Gipuzkoako garraio publikoaren sistemarekin lotutako hainbat izapide egin ahal izango dituzte beren udalerritik atera beharrik gabe. Urretxuko Udala MUGIren arreta-guneen sarean sartuko da, eta txartel berriak eskatu eta txartelak kargatu ahal izango dira, beste herri batzuetara joan beharrik gabe.
- Data horretatik aurrera, txartela honen erabiltzaileek MUGI sistemak eskaintzen dituen abantaila guztiak baliatu ahal izango dituzte Zumaiako motorrean.
- Azahara Domínguez, GLGAko presidentea eta Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako diputatua: “Herritarrek erraztasun handiagoz mugitu ahal izatea nahi dugu, garraiobide desberdinak tarifa-sistema beraren bidez erabiliz eta kostua oztopo izan gabe. Zumaiako txalupa MUGI sisteman integratzea mugikortasun errazago, erosoago eta bidezkoago baterantz aurrera egitea da erabiltzaile guztientzat; izan ere, ontzi hori erabiltzea merkeagoa izango da pertsona askorentzat”.
Zumaiako txalupa MUGI txartelarekin ordaindu ahal izango da datorren gaurtik, abuztuaren 17, aurrera. Hala iragarri du Gipuzkoako Garraioaren Lurralde Agintaritzako (ATTG) presidente eta Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako diputatu Azahara Domínguezek. Gogorarazi duenez, GLGAren Batzarrak udaberri honetan onartu zuen ontzi hori MUGI sisteman integratzea.

