Gipuzkoako Garraioaren Lurralde Agintaritza (GGLA) beste urte batez izendatua izan da “Transport Ticketing Global Awards 2017” sarietara “Digital Champion” kategoriaren barruan, pasa den udaberrian proposatutako Mugi/ Mugiklub 2.0 proiektuarekin.
Irabazlea urtarrilaren 24an Londresen izango den sari-emate ekitaldian jakinaraziko dute, egun horietan ospatuko den Jardunaldien baitan.
Garapen berri hau azken urteetako Errentako, Erroldako eta Familia Ugariko egiaztatze automatikoei gehitzen zaie
Gaur, abenduak 13, Gipuzkoako Garraioaren Lurralde Agintaritzaren (GGLA) Asanblada Orokorrak egin duen bileran Lankidetza-hitzarmen bat onartu da Gipuzkoako Foru Aldundiko Gizarte Politika Departamentuaren eta GGLAren artean, datu-lagapenari buruzkoa. Honela, administrazioen arteko lankidetza harremanei esker, Ezgaitasun-Ziurtagirien egiaztatzea automatikoki egitea baimentzen da, eta horrela herritarrei Mugi txartelen kudeaketa sinplifikatzen zaie.
Gipuzkoako Garraioaren Lurralde Agintaritzak tarifak izoztea erabaki du azaroaren 2an egin zuen batzarrean. Tarifak bere horretan geratuko dira Mugi txartel pertsonalizatuetan, aldizkako txarteletan eta baita deskontu tarteak ere, 2017ko apirila eta 2018ko apirila bitartean.
Mugi pertsonalizatutako txartelen erabilera fidelizatzeko, 2017ko apiriletik aurrera txartel horiek eskainiko dituzten deskontuak Mugi anonimoarekin alderatuta desberdinak izango dira.
Urtero bezala, GGLAk alternatiba iraunkorren aldeko apustua egin du Europako Mugikortasunaren Astearekin, irailaren 16tik 22ra. Europako Mugikortasunaren Asteko (EMA) kanpaina aukera egokia da biztanleriari mugikortasun iraunkorraren alternatibak erakusteko eta hiriek dituzten erronkak azaltzeko. Helburua herritarren jarrera aldatzea eta Europarako garraio jasangarriagoa lortzea da.
Eusko Jaurlaritzak Gasteizko tranbiaren markesinak aldatzeari ekin dio, irisgarriagoak izan daitezen
Eusko Jaurlaritzako Garraio Azpiegituren Zuzendaritzak Gasteizko tranbiaren markesinak aldatzeko lanei ekin die, zerbitzua hobea emateko
Lan gehienak gauez egingo dira, garraio publikoko zerbitzu horren erabiltzaileei ahalik eta enbarazu gutxien egitearren. Hiru gau emango dituzte nasa erdian duten geltokiak aldatzeko, eta bost nasa albo batean dutenak aldatzeko. Orotara, tranbiaren ibilbide osoan egingo diren lan horien iraupena hamaika astekoa izango da.
MUGI APPa, Gipuzkoako osatuena
- Gipuzkoako garraio publikoaren informazio guztia eskura
- MUGI APPak erabiltzaile bakoitzaren beharrekin bat dator
Gipuzkoako Garraioaren Lurralde Agintaritza teknologia berrietara egokitu da eta komunikazioko bere ekosistema digital berria aurkeztu ostean, garraio publikoarekin lotutako aplikazioa sortu du. MUGI APPa da, Gipuzkoako osatuena eta Gipuzkoako operadore guztien informazioa biltzen duen bakarra.