HOW TO SHOP

1Login or create new account.
2Review your order.
3Payment & FREE shipment

If you still have problems, please let us know, by sending an email to support [ @ ] website.com . Thank you!

Gipuzkoako Garraioaren Lurralde Agintarritzak Eguberri zoriontsua opa dizue!

2021. urtea aurtengoa baino oparoagoa izan dadila.

Zorionak eta Urte Berri on

Luis Pedro Marco de la Peña jauna izendatu dute Gipuzkoako Garraioaren Lurralde Agintaritzako presidente. Eusko Jaurlaritza berria martxan jartzearekin batera, Azpiegitura eta Garraioko sailburuordea hautatu dute GGLAko presidente berri.

Aurtengo mugikortasun astea bestelakoa izango da; egoerak baldintzatuta, ezinezkoa izango da aurreko urteetan burutu diren ekimenak gauzatzea. Hala ere, Gipuzkoako Garraioaren Lurralde Agintaritzaren helburuek tinko diraute, eta horretarako lanean dihardugu, geratu barik.

COVID-19 pandemiak eragindako osasun-krisiaren egoera kudeatzeko ezarritako alarma-egoerak galarazita, teknikoki ezinezkoa izan zen tarifa eta deskontu berriak apirilaren 6an indarrean sartzea. Horrela, bada, uztailaren 6an sartu dira tarifa berriak indarrean, hiru hilabeteko atzerapenarekin.

  • Deskontu handiagoak MUGI txartela erabiltzeagatik: lehen 20 bidaietan, deskontua % 48koa izango da; eta 21. bidaiatik 50.era bitarte, % 58koa.
  • Kolektibo ezberdinek jasotzen dituzten hobariak mantendu egin dira, sozialki bidezkoagoa den mugikortasun baten alde.

COVID-19 pandemiak eragindako osasun-krisiaren egoera kudeatzeko ezarritako alarma-egoeraren deklarazioa dela eta MUGI 2020-2021 tarifak berriak indarrean sartzeko eguna atzeratzea (apirilaren 6rako aurreikusia), alarma-egoera kendu arte indarrean daudenak mantenduz.

Gipuzkoako Garraioaren Lurralde Agintarritzak Eguberri zoriontsua opa dizue!

Zorionak eta Urte Berri on

TOP