- Azahara Domínguez Gipuzkoako Garraioaren Lurralde Agintaritzako presidenteak azaldu duenez, hala nahi duten bizilagunek herriko udaletxean eskatu eta kargatu ahal izango dituzte txartelak apirilaren 20tik aurrera.
- Puntu berri hau MUGI sarera egindako azken sarrerei gehitzen zaie, hala nola, Ataungo eta Albizturko udaletxeei, edo lurraldeko 18 bulego eta baliabide turistikoei, non joan den martxotik izapide horiek egin daitezkeen.
- Azahara Domínguez, Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako diputatua eta GGLAko presidentea: "MUGI oso ezarrita dago Gipuzkoan: garraio publikoan egiten diren hamar joan-etorrietatik bederatzi inguru txartel honekin ordaintzen dira. Hala ere, badakigu aurrera egiten jarraitu behar dela, sistema hori herritarrengana gehiago hurbiltzeko, batez ere udalerri txikienetan. Beizamako Udalarekin lankidetzan aritzea beste urrats bat da garraio publikoa sustatzeko konpromisoan, herritarren eskura zerbitzu hurbilagoa, irisgarriagoa eta haien beharretara egokitua jartzen baitugu. Akordio horri esker, bizilagunek MUGI txartela eskatu eta kargatu ahal izango dute beren udalerrian, lekuz aldatu beharrik gabe".
- Pedro Mari Otaegi, Beizamako alkatea: “Beizama bezalako udalerri txikietan, funtsezkoa da oinarrizko zerbitzuak bertan eskaintzea eta herritarren eskura jartzea. MUGI txartela eskatu eta kargatzeko gune berri honek joan-etorriak saihesten ditu eta gure herritarren benetako behar bati erantzuten dio”.
• Azahara Domínguez presidenteak jakinarazi duenez, batzarrak asteazken honetan onartu du operadore berri horren integrazioa. Orain, MUGIrekin balidatzea ahalbidetzen duten makinak prest egotea besterik ez da falta, herritarrek abantaila guztiez goza dezaten. Hau udarako espero da.
• Azahara Domínguez, GGLAren presidentea eta Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako diputatua: “MUGIk 92 milioi bidaia baino gehiago egin ditu 2025ean, eta gipuzkoarren babes handia du. Horregatik, sarea zabaltzen jarraitzeko lan egiten dugu, hori baita pertsona gehiagorengana iristeko eta haien abantailak zabaltzeko modua. Sistemaren indartze hori funtsezkoa da erabiltzaileen fidelizazioa handitzen jarraitzeko eta, ondorioz, gero eta pertsona gehiagok mugikortasun iraunkorra, erosoa eta eskuragarria izateko, herritar guztien aukera-berdintasuna bermatuz”.
Donostia, 2026eko apirilaren 1a.- MUGI sistemak bere sarea zabaltzen eta operadore berriak batzen jarraitzen du. Hala iragarri du Azahara Domínguez Gipuzkoako Garraioaren Lurralde Agintaritzako presidenteak, eta jakinarazi du batzarrak argi berdea eman diola asteazken honetan Zumaiako txalupa sarean sartzeari.
Horrela, zerbitzu hori MUGI txartelarekin ordaindu ahal izateko tramitazioa abiatu da, eta, horri esker, erabiltzaileek tarifak integratzeko sistema horrek eskaintzen dituen deskontu eta abantaila guztiak izango dituzte.
- Azahara Domínguez Gipuzkoako Garraioaren Lurralde Agintaritzako presidenteak azaldu duenez, hala nahi duten bizilagunek herriko udaletxean eskatu eta kargatu ahal izango dituzte txartelak bihartik aurrera, martxoak 25.
- Puntu berri hau MUGI sarera sartu diren azken puntuei gehitzen zaie, hala nola Ataungo Udalari, non joan den astetik MUGI eskatu eta kargatu daitekeen, eta lurraldeko 18 bulego eta baliabide turistikoei, non martxoaren 30etik aurrera egin ahal izango den.
- Azahara Domínguez, Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako diputatua eta GGLAko presidentea: "MUGIk barneratze izugarria du Gipuzkoan. Garraio publikoan egiten diren hamar bidaietatik ia bederatzi txartel horrekin ordaintzen dira. Hala ere, badakigu lanean jarraitu behar dugula sistema herritarrengana hurbiltzeko eta egin beharreko izapideak errazteko. Albizturko Udalarekin dugun lankidetza honek garraio publikoaren sustapenarekin dugun konpromisoa indartzen du, zerbitzu irisgarria, herritarren beharretara egokitua eta askoz hurbilagoa eskainiz, batez ere udalerri txikietan, hemendik aurrera, herritarrek ez baitute beren herritik atera beharrik izango MUGIa eskatu edo kargatu ahal izateko".
- Gipuzkoako Garraioaren Lurralde Agintaritzako presidente eta Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako diputatu Azahara Domínguezek azaldu duenez, ekimen honen helburua turismoaren deszentralizazioa sustatzea da, bisitan datozen pertsonei garraio publikoa hurbilduz, haien joan-etorriak jasangarriagoak izan daitezen, eragozpen gutxiago sor ditzaten eta, horrenbestez, guztion artean lurraldea zaintzen laguntzea.
- Azahara Domínguez, Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako diputatua eta GGLAko presidenta: “Turismo bulegoak dira turistek Gipuzkoarekin duten lehen harremana; horregatik, txartel hau gune horietan eskuratzeko aukera emanez, gonbita egiten diegu turistei Gipuzkoa sakon ezagutzera garraio publikoan mugituz, turismo jasangarriago baterantz jauzi esanguratsua eginez. Horrela, urrats erabakigarria ematen dugu, halaber, gure irudia helmuga integratu gisa sendotzeko; izan ere, eskualdeen, museoen, kultur baliabideen eta naturguneen artean mugitzea erraza eta erosoa da”.
Donostia, 2026eko martxoaren 23a.-Gipuzkoan turismo-fluxuak deslokalizatzeko eta turistek lurralde barruan joan-etorri jasangarriagoak egin ditzaten sustatzeko helburuarekin, Gipuzkoako Garraioaren Lurralde Agintaritzak eta lurraldeko hainbat baliabide turistikok akordioa lortu dute bidaiarientzat erreferentziazko gune horietan MUGI txartel anonimoa eskuratu ahal izateko. Modu honetan ibilgailu pribatuaren ordez garraio publikoaren alde egitea errazten da.
• Azahara Domínguez Gipuzkoako Garraioaren Lurralde Agintaritzaren presidenteak azaldu duenez, hala nahi duten bizilagunek bihartik aurrera, martxoak 18, txartelak erosi eta kargatu ahal izango dituzte herriko udaletxean.
• Azahara Domínguez, GGLAko presidenta: “MUGI oso barneratuta dago Gipuzkoan. Garraio publikoan egiten diren hamar bidaietatik ia bederatzi txartel horrekin ordaintzen dira. Hala ere, badakigu lanean jarraitu behar dugula sistema herritarrengana hurbiltzeko eta egin beharreko izapideak errazteko. Ataungo Udalarekin dugun lankidetza honek garraio publikoaren sustapenarekin dugun konpromisoa indartzen du, zerbitzu irisgarria, herritarren beharretara egokitua eta askoz hurbilagoa eskainiz, batez ere udalerri txikietan, hemendik aurrera, herritarrek ez baitute beren herritik irten beharrik izango MUGIa eskatu edo kargatu ahal izateko”.
• Martin Aramendi, Ataungo alkatea: “Garraio publikoa oinarrizko zerbitzu bat da, eta gurea bezalako herrietan are oinarrizkoagoa, auzo batetik bestera mugitzeko edo Ataundik beste herri batzuetara joateko nahitaezkoa dugu-eta ibilgailua hartzea. Zerbitzu hori ahalik eta onena izan dadin lankidetzan ari gara Gipuzkoako Foru Aldundiarekin eta Garraio Agintaritzarekin, eta MUGI txartela herrian bertan eskatu eta kargatu ahal izatea urrats garrantzitsua da bide horretan”.
• Garraio publikoa erabiltzen duten pertsonen esperientzia hobetzeko adimen artifiziala aplikatuko duen ekimen hau Londresen aurkeztuko da, London Ticketing Global garraio publikoan ordainketa eta ticketing sistemei buruzko Europako topaketa garrantzitsuenetako baten esparruan.
• Azahara Domínguez, Gipuzkoako Garraio Lurralde Agintaritzaren presidenta: “Garraio publiko irisgarriago, eraginkorrago, jasangarriago eta XXI. mendera egokituago baterantz aurrera egin nahi dugu, eta, horretarako, berrikuntza teknologikoan laguntzen ari gara, eskaintzen dugun zerbitzua hobetzeko eta, horrela, garraio publikoaren erabilera sustatzeko. Zorte handia da Gipuzkoan Multiverse Computing bezalako munduko erreferentziazko enpresa bat izatea, tresna abangoardistenetan oinarritzeaz gain, egiten duen guztian iraunkortasunaren prisma hain presente duena. Eta eskertzekoa da nazioartean proiekzio izugarria duen enpresa batek, Gipuzkoan punta-puntako proiektuetan parte hartzea, lurraldea modernizatzen ez ezik, herritarrei eskaintzen zaien zerbitzu publikoa hobetzen ere lagunduz, kasu honetan, garraio publikoan”.

