MUGI txartelak Bilbobus eta Bizkaibus sareetara zabaltzen du bere erabilera, garraio publikoaren elkarreragingarritasunean aurrera eginez Euskadin
Azahara Domínguez GGLAko presidenteak ospatu du ostegun honetatik aurrera Bizkaiko garraio publikoan MUGIrekin ordaindu ahal izatea
• Azahara Domínguez, GGLAko presidentea: “Albiste bikain baten aurrean gaude; izan ere, horrela garraio publikoko zerbitzu askoz erosoago baterantz goaz, kasu honetan gipuzkoarrentzat eta erosotasuna funtsezkoa da herritarren joan-etorrietan garraio publikoaren aldeko gero eta apustu handiagoa egiteko. Gipuzkoatik MUGI sisteman sakontzen jarraituko dugu bere eskubideen zorroa handitzeko eta herritarrei gero eta zerbitzu hurbilago, erosoago eta modernoagoa eskaintzeko”.
Donostia, 2025eko abenduaren 18a.- Azahara Domínguez GGLAko presidenteak ospatu egin du ostegun honetatik aurrera MUGIko erabiltzaileek txartel horrekin ordaindu ahal izatea Bizkaiko garraio publiko osoan, beste txartelik erosi behar izan gabe.
Horrela, gaurtik aurrera, Bilbobus, Bizkaibus, Etxebarri Bus, Erandio Bus, Kbus, Leioa Bus, Galdabusa, Sopelbus, Galdakaoko anezka, Artxandako funikularra, Bizkaiko Zubia eta Asensor Ereaga zerbitzuek bat egingo dute Bilboko eta Gasteizko tranbiekin, Gasteizko hiri-autobusekin, Arabako hiriartekoarekin, Metro Bilbaorekin eta Larreinetako funikularrarekin.
MUGIren erabilera Gipuzkoatik kanpo zabaltze horri gehitu behar zaio 2025eko abenduaren 16an emandako beste urrats bat; orduan, Barik (Bizkaia) eta BAT (Araba) txartelak Lurraldebus sarean onartuak izatera pasa baitziren, Arabako eta Bizkaiko pertsonek Gipuzkoatik eroso bidaiatu ahal izatea erraztuz.
Aurrerapen horiek euskal erakundeen arteko lankidetzaren emaitza dira, eta helburu komun bati erantzuten diote: bidaiarien konektibitatea eta esperientzia hobetzea, lurraldeen arteko garraio publikoaren erabilera errazagoa, erosoagoa eta eskuragarriagoa eginez.
Garraio publiko integratuago baterantz
Neurri horiekin, garraio publikoko sistema integratu eta irisgarri bat indartzen da, herritarren mugikortasun-behar errealekin bat datorrena eta lurraldeen arteko garraio-eredu hurbilago, erosoago, jasangarriago eta kohesionatuago batekin bat datorrena.
“Albiste bikain baten aurrean gaude; izan ere, horrela garraio publikoko zerbitzu askoz erosoago baterantz goaz, kasu honetan gipuzkoarrentzat, eta erosotasuna funtsezkoa da herritarren joan-etorrietan garraio publikoaren aldeko gero eta apustu handiagoa egiteko”, adierazi du Azahara Domínguez GGLAko presidenteak, eta azpimarratu du “Euskadin elkarreragingarritasun osoa lortzeko bidean aurrera” egiten ari dela.
“Gipuzkoatik MUGI sisteman sakontzen jarraituko dugu bere eskubideen zorroa handitzeko eta herritarrei gero eta zerbitzu hurbilago, erosoago eta modernoagoa eskaintzeko”, amaitu du.

