HOW TO SHOP

1Login or create new account.
2Review your order.
3Payment & FREE shipment

If you still have problems, please let us know, by sending an email to support [ @ ] website.com . Thank you!

GGLAk Andoain MUGI sisteman sartzeko izapideak hasi ditu

  • Azahara Domínguez presidenteak jakinarazi duenez, batzarrak ontzat eman du Udalak sistema horretan sartzeko egindako eskaera. Hori eraginkorra izan dadin, Udalak, lehenik eta behin, udal guztiek GGLAko kide izateko dituzten baldintzak onartzen dituela berretsi beharko du Udalbatzan, eta, ondoren, Batzarrak integrazio hori behin betiko onartuko du.
  • Azahara Domínguez, GGLAko presidente eta Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako diputatua: "Gipuzkoako garraio publikoa ezin da ulertu MUGI sistemarik gabe. Horregatik, funtsezkoa da operadore berriak sareratzen joatea, gipuzkoar gehiagok sistema honen onura guztiak izan ditzaten”.

Donostia, 2025eko irailaren 25a.- Gipuzkoako Garraioaren Lurralde Agintaritzak (GGLA) Andoaingo hiri-autobusa MUGI sisteman sar dadin lehen urratsa eman du. Azahara Domínguez GGLAko presidenteak jakinarazi duenez, ostegun honetan egindako batzarrean onartu egin da Andoainek Mugi sisteman sartzeko eskaera. Sistema honetan sartzeak erabiltzaileei hainbat abantaila eskaintzen dizkie: doako transbordoak, erabileragatiko hobari progresiboak, kolektibo berezientzako deskontuak edo 12 urtetik beherakoen (abenduaren 31 arte 15 urte beherakoen) eta mendeko pertsonen laguntzaileen doakotasuna, besteak beste.

GGLAko presidenteak azaldu duenez, gaurkoa Andoain MUGIn integratzeko "lehen urratsa" da; izan ere, orain Udalbatzak onartu beharko du integrazio hori, GGLAren araudia edo urteko ekarpenak onartuz eta batzarreko kideak izendatuz, besteak beste. Udalbatzak integrazioari oniritzia eman ondoren, Agintaritzaren batzarrak behin betiko onartuko du Andoain MUGI sisteman sartzea, eta, beraz, "herritarrek MUGIren abantaila guztiez gozatzen hasteko aukera izango dute".

"Gipuzkoako garraio publikoa ezin da ulertu MUGI sistemarik gabe; horregatik, ezinbestekoa da operadore berriak sareratzen joatea, gipuzkoar gehiagok onura guztiak izan ditzaten", nabarmendu du Azahara Domínguez diputatuak, eta baikor agertu da datozen hilabeteetan udal gehiagok sistema horrekin bat egin dezaten.

TOP