HOW TO SHOP

1Login or create new account.
2Review your order.
3Payment & FREE shipment

If you still have problems, please let us know, by sending an email to support [ @ ] website.com . Thank you!

Gipuzkoako Garraioaren Lurralde Agintaritzak Andoain eta Hondarribia MUGI sisteman integratzea onartu du

Donostia, 2025eko abenduaren 22a.– Gipuzkoako Garraioaren Lurralde Agintaritzaren (GGLA) batzarrak, Azahara Domínguez presidentea buru dela, Andoain eta Hondarribiako udalak MUGI sisteman integratzea onartu du. Erabaki horri esker, lurraldeko garraio publiko integratuaren sarea zabalduko da, eta herritarrei mugikortasun jasangarriagoa, erosoagoa eta irisgarriagoa eskainiko zaie.

Andoainen kasuan, udalbatzak GGLAko kide izateko beharrezko baldintzak onartu ondoren, batzarrak hiri-autobusaren integrazioari baiezkoa eman dio eta bi aldeak juridikoki lotzen dituen hitzarmena sinatu da. Integrazioa eraginkorra izan dadin, Udalak MUGIrekin balidatzeko makinak prest izatea besterik ez da falta, herritarrek sistemaren abantaila guztiez baliatu ahal izateko.

Bestalde, Hondarribiaren integrazioa ere GGLAko batzarrak onartu du, eta eraginkorra izango da Udalak hiri-autobus zerbitzua martxan jarri eta MUGI txartelak erabiltzeko balidagailuak prest dituenean. Integrazio horri esker, zerbitzu berria hasieratik bertatik Gipuzkoako mugikortasun sarean txertatuko da, txartel bakarra eta tarifa-sistema bateratua erabiliz.

 

Integrazio horiekin, eta etorkizuneko beste batzuk gauzatu bitartean, Andoaingo eta Hondarribiako hiri-autobusak dagoeneko MUGI sisteman integratuta dauden gainerako operadoreekin bat egingo dute, hala nola Lurraldebus, Euskotren, Donostiako, Irungo, Errenteriako, Eibarko, Zarauzko, Arrasateko, Hernaniko, Lasarte-Oriako, Oñatiko, Oiartzungo eta Tolosako hiri-autobusekin, baita Pasaiako motorarekin ere.

GGLAk lanean jarraitzen du, bere presidentziaren bultzadapean, lurraldeko beste udalerri batzuekin MUGI sarean integrazio berriak aurrera eramateko eta mugikortasun jasangarriaren erreferente bihurtu den sistema sendotzeko. 2024an 75,3 milioi bidaia egin ziren MUGI txartelarekin; datu horrek agerian uzten du herritarren konfiantza, hobari progresiboak, doako transbordoak, kolektibo jakinentzako deskontuak eta aukera-berdintasuna sustatzen dituzten neurriak eskaintzen dituen eredu batean.

 

 

 

TOP