Azahara Domínguez GGLAko presidentak eta Andu Martínez de Rituerto Tolosako alkateak hitzarmena luzatu dute, tolosarrek MUGI sistemaren onurez gozatzen jarrai dezaten
- Legeak aurreikusitako luzapenak, beste lau urtera artekoa izan daitekeenak, udalerri honetan tarifa-integrazioaren sistemaren jarraipena bermatzen du, eta haren erabiltzaileek MUGIk eskaintzen dituen abantaila guztiez baliatzen jarraitzea ahalbidetzen du.
- Azahara Domínguez, GGLAko presidenta eta Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako diputatua: “MUGI sistema funtsezko tresna dela erakutsi du Gipuzkoan mugikortasun-eredu irisgarriagoa, eraginkorragoa eta jasangarriagoa sustatzeko. Horregatik, ezinbestekoa da sistema honen parte diren udalerriek, Tolosak kasu, harekin duten konpromisoa berritzea, eta, aldi berean, ahalik eta sistema udalerri gehienetara hedatzen jarraitzea bultzatzea. MUGIrako sarbidea demokratizatzeak gero eta pertsona gehiagok haren abantaila guztiez baliatzeko aukera izatea esan nahi du: erabileragatiko hobariak, doako garraio-aldaketak, kolektibo jakin batzuentzako deskontuak edo 15 urtetik beherakoentzako eta mendekotasuna duten pertsonen laguntzaileentzako doakotasuna, besteak beste. Onura horiek herritar guztiengana iristea bermatzea, bizi diren udalerria edozein dela ere, Gipuzkoan aukera-berdintasuna sendotzeko modu bat ere bada, eta, aldi berean, pertsona guztien zerbitzura egongo den garraio publikoaren sare kohesionatuago, inklusiboago eta eraginkorrago baterantz aurrera egitea.”.
- Andu Martínez de Rituerto, Tolosako alkatea: “Hitzarmen hau ezinbestekoa zaigu gure eskumekoa den Hiribusak MUGI sistemaren parte izaten jarrai dezan. Horrela, interoperatibitatearen aldeko konpromisoa berresten dugu, Tolosan garraio publiko ezberdinen arteko koordinazioa, eta bide batez, areagotzea. Hitzarmen hau abiapuntua baino ez da, lankidetzan sakontzea eta guztiok konpartitzen dugun helburu nagusiago batena: garraio publiko guztiek gero eta erabiltzaile gehiago izan ditzaten”.
Tolosa, 2026ko uztailaren 6a.- Gipuzkoako Garraioaren Lurralde Agintaritzako (GGLA) presidente Azahara Domínguezek eta Tolosako alkate Andu Martínez de Rituertok hitzarmenaren luzapena sinatu dute. Horren bidez, Tolosak —eta, ondorioz, udalerriko hiri-autobus zerbitzuak— Gipuzkoako Garraioaren Lurralde Agintaritzan integratuta jarraituko du, eta, hala, erabiltzaileek MUGI sistemaren abantaila guztiez baliatzen jarraitu ahal izango dute.
GGLAko presidenteak azaldu duenez, hitzarmen hau 2012an sinatutako Gipuzkoako Lurralde Historikoan Tarifa Integrazioaren Sistema ezartzeko lankidetza-protokolo orokorraren esparruan kokatzen da. Protokolo horren bidez, GGLAren, udalen eta garraio-operadoreen arteko hitzarmen-sarea eratu zen, Gipuzkoako mugikortasun publikoko sistema hobetzeko ahaleginak koordinatzeko.
“Legeak aurreikusitako luzapenak, beste lau urtera artekoa izan daitekeenak, Tolosan tarifa-integrazioaren sistemaren jarraipena bermatzen du. Horri esker, erabiltzaileek txartel bakarra, zonakatze bateratua, garraio publikoa gehien erabiltzen dutenentzako deskontu progresiboak, kolektiboaren araberako hobariak eta doako garraio-aldaketak izango dituzte eskura, MUGI sistemaren beste hainbat abantailarekin batera”, adierazi du Azahara Domínguezek.
“MUGI sistema funtsezko tresna dela erakutsi du Gipuzkoan mugikortasun-eredu irisgarriagoa, eraginkorragoa eta jasangarriagoa sustatzeko. Horregatik, ezinbestekoa da sistema honen parte diren udalerriek, Tolosak kasu, harekin duten konpromisoa berritzea, eta, aldi berean, ahalik eta udalerri gehienetara hedatzen jarraitzea bultzatzea. MUGI sistemarako sarbidea demokratizatzeak gero eta pertsona gehiagok haren abantaila guztiez baliatzeko aukera izatea esan nahi du: erabileragatiko hobariak, doako garraio-aldaketak, kolektibo jakin batzuentzako deskontuak edo 15 urtetik beherakoentzako eta mendekotasuna duten pertsonen laguntzaileentzako doakotasuna, besteak beste. Onura horiek herritar guztiengana iristea bermatzea, bizi diren udalerria edozein dela ere, Gipuzkoan aukera-berdintasuna sendotzeko modu bat ere bada, eta, aldi berean, pertsona guztien zerbitzura egongo den garraio publikoaren sare kohesionatuago, inklusiboago eta eraginkorrago baterantz aurrera egitea”, nabarmendu du GGLAko presidenteak.
Bestalde, Tolosako alkate Andu Martínez de Rituertok adierazi du: “MUGI sistema garatzen joan den sistema bat da, eta presidenteak gogorazi duen moduan, 14 urtetik gorako ibilbidea du. Lanean jarraituko dugu integrazioan, baina ez soilik horretan, baizik eta herritarrek gero eta eskaintza zabalago eta anitzagoa izan dezaten, Tolosako mugikortasun planean jasota dauden neurriak martxan jarriz eta horiek etengabean inplementatuz”.

