HOW TO SHOP

1Login or create new account.
2Review your order.
3Payment & FREE shipment

If you still have problems, please let us know, by sending an email to support [ @ ] website.com . Thank you!

Gipuzkoako Garraioaren Lurralde Agintaritzak egoitza aldatuko du herritarrei aurrez aurreko arreta hobea eskaini ahal izateko

  • Azahara Domínguez presidenteak azaldu duenez, MUGIrekin lotutako izapideak egiteko bulegoetara hurbiltzen diren pertsonen kopurua gero eta handiagoa izatea ahalbidetuko duen espazio bat bilatzen da, jendea modu erosoagoan artatzeko.
  • Azahara Domínguez, Gipuzkoako Garraioaren Lurralde Agintaritzaren presidentea: “Garraio publikoaren erabilerari dagokionez, maximo historikoetan gaude. Ez bakarrik 2025ean 92,1 milioi bidaiaren muga igaro genuelako MUGI osatzen duten operadoreetan, baizik eta gero eta gehiago direlako Estatu osoan erreferentziazko tarifa-sistema integratu horri atxikitako operadoreak. Horrek esan nahi du gure bulegoek MUGIrekin lotutako izapideren bat egin behar duten pertsonen bolumen handiagoa jasaten dutela urtero, eta, beraz, uste dugu iritsi dela beste kokapen bat bilatzeko unea, pertsona horiei guztiei ahalik eta arreta onena emateko.”.

Donostia, 2026eko maiatzaren 13a.-Gipuzkoako Garraioaren Lurralde Agintaritzak (GGLA) egoitza aldatu nahi du, egunero bulegoetara MUGI sistemarekin lotutako izapideak egitera hurbiltzen diren pertsonei "hobeto eta modu erosoagoan arreta emateko". Izan ere, pertsona kopuru horrek gora egin du azken hilabeteetan.

Bere presidenteak, Azahara Domínguezek, Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako diputatua ere denak, jakitera eman duenez, GGLA lokal berri baten bila hasi da, Donostiako Easo kalean dauden egungo instalazioak modernizatu ez ezik, herritarrei aurrez aurreko arreta hobea emateko ere, "Gipuzkoan garraio publikoa gero eta gehiago erabiltzen baita".

"Garraio publikoaren erabilerari dagokionez, maximo historikoetan gaude. Ez bakarrik 2025ean 92,1 milioi bidaiaren muga igaro genuelako MUGI osatzen duten operadoreetan, baizik eta gero eta gehiago direlako Estatu osoan erreferentziazko tarifa-sistema integratu horri atxikitako operadoreak. Horrek esan nahi du gure bulegoek MUGIrekin lotutako izapideren bat egin behar duten pertsonen bolumen handiagoa jasaten dutela urtero, eta, beraz, uste dugu iritsi dela beste kokapen bat bilatzeko unea, pertsona horiei guztiei ahalik eta arreta onena emateko", adierazi du Azahara Domínguezek, eta gogorarazi du iaz MUGIren bulegoetan 20.000 pertsona baino gehiagori eman zitzaiela arreta aurrez aurre, 2024an baino % 11,7 gehiago.

GGLAko presidenteak aitortu duenez, Easo kaleko bulegoak, hamarkada batez baino gehiagoz herritarrei zerbitzua eman dietenak, "zaharkituta geratzen ari dira, eta, beraz, kokapen berri bat bilatzen ari gara, langileen lan-baldintzak eta erabiltzaileen esperientzia hobetu ahal izateko". "Zerbitzua modu erosoagoan eta hurbilagoan eskaini ahal izateko bulego berri bat nahi dugu", gaineratu du Domínguezek.

GGLAko presidentearen ustez, "egoitza aldaketa hori urrats garrantzitsua izango da MUGI sistema herritarrengana are gehiago hurbiltzeko eta eskaintzen ditugun zerbitzuak mugikortasun-behar berrietara egokitzeko eta, horrela, garraio publikoaren erabilera historikoko une batean arreta publikoa indartzeko", eta ziur agertu da lokal berria "datozen hilabeteetan" errealitate izan daitekeela. Hala ere, diputatuak gogorarazi du azken hilabeteetan MUGI arreta-guneen sarea zabaltzen ari dela lurralde osoan. Martxoaz geroztik, txartelak Ataungo eta Albizturko udaletan eta Gipuzkoako 18 bulego eta baliabide turistikotan eskatu eta kargatu daitezke, eta apirilaren erdialdetik aurrera, Beizamako udaletxean ere eskaintzen da.

TOP