Beste urrats bat MUGI txartela Bilboko metroan ezartzeko
- Epeak betetzen badira, 8-9 hilabeteko garapen epea, gipuzkoarrek 2022ko udan Bilboko metroan MUGI txartela erabili ahal izango dute.
Gipuzkoako Garraioaren Lurralde Agintaritzak Bilboko metroan MUGIa ezartzeko kontratuaren esleipena iragarri du. Honakoa Gipuzkoako garraio-txartela gure lurraldean eta Euskal Herri osoan hedatzeko funtsezko urratsa da. Eta, epea betetzen bada, 8 hilabetetik 9 hilabetera, 2022ko udan Bilboko metroan MUGI txartela erabili ahal izango dute gipuzkoarrek.
Mugarri hori garraiorako txartel bakarraren hedapenerako eta sistemen elkarreragingarritasuna sustatzeko Gipuzkoako Garraioaren Lurralde Agintaritzaren borondatearen ondorio da; MUGI txartela Euskadiko garraio sare publiko osoan baliozko garraio-dokumentua izan dadin.
Gogoratu behar da irailetik MUGI txartelarekin Arabako garraio publiko sare osoan bidaiatu daitekeela: Gasteizko hiribusetan (TUVISAn), Gasteizko tranbian eta Arabako hiriarteko autobusetan.