HOW TO SHOP

1Login or create new account.
2Review your order.
3Payment & FREE shipment

If you still have problems, please let us know, by sending an email to support [ @ ] website.com . Thank you!

GGLA “Transit Ticketing and Fare Collection in Europe” jardunaldietan

GGLAko zuzendari nagusia den Eluska Renedo-Illarregik parte hartuko du Global Mass Transitek “Europako garraio-bidaia txartelak eta ordainketa moduak” izenburupean antolatu dituen hitzaldi eta jardunaldietan.

Jardunaldiak maiatzaren 5ean eta 6an burutuko dira, 9:30etik 16:00etara; aurten, modu telematikoan, pandemia egoera dela eta. Eta jardunaldien helburua honakoa da: Europan sistemen industrian sortzen ari diren joerak eztabaidatzea; martxan jarri diren kasu ezberdinak aztertzea; jardunbide onenak ikertzea; berrikuntza teknologikoak eta aukerak aztertzea; giltzarri diren erronkei irtenbideak bilatzea; eta Europan aurrera egiteko bide zuzena zein den eztabaidatzea.

Collagea

Era berean, Europar Batasunak eskaini beharko lituzkeen dirulaguntzez eta finantzazioaz eztabaidatzeko aukera izango da, bai sistema elektroniko eta azkarrak zabaltzeko, bai eskualde osoan integratua dagoen bidaia-txartelak jaulkitzeko sistemak ezartzeko.

Horrela, bada, GGLAko zuzendari nagusiak E-MOBASK proiektuaren inguruan hitz egingo du, eta Euskadin gauzatzen ari garen proiektuaren nondik norakoak, zailtasunak, erronkak eta lorpenak partekatuko ditu Europako foro garrantzitsu honetan.

E-MOBASK lurralde ezberdinen arteko proiektu europarra da; eta helburu dira Baiona eta Donostia arteko lurraldean garraio publikoaren erabilera sustatzea eta Iparraldeko eta Gipuzkoako garraio publikoko sarean ibilgailuen energia-eraginkortasuna garatzea. Hortaz, garapen horrek lurralde ezberdinetako garraio-txartelen elkarreraginkortasuna bermatuko du; hau da, Gipuzkoako MUGI txartelarekin Iparraldean bidaiatzeko aukera izango da, eta Iparraldeko Txik-Txak txartelarekin Gipuzkoan bidaiatzeko aukera.

Saioa ikusi eta jardunaldietan parte hartzeko, izena ematea beharrezkoa da.

 

 

TOP