HOW TO SHOP

1Login or create new account.
2Review your order.
3Payment & FREE shipment

If you still have problems, please let us know, by sending an email to support [ @ ] website.com . Thank you!

GGLAko presidentearen aldaketa

Luis Pedro Marco de la Peña jauna izendatu dute Gipuzkoako Garraioaren Lurralde Agintaritzako presidente. Eusko Jaurlaritza berria martxan jartzearekin batera, Azpiegitura eta Garraioko sailburuordea hautatu dute GGLAko presidente berri.

Urriaren 16an, Gipuzkoako Garraioaren Lurralde Agintaritzako (GGLA) Batzar Orokorra batu da; eta, bertan, besteen artean, lehendakaritza aldaketa gauzatu dute. Hori horrela, Luis Pedro Marco de la Peña, Eusko Jaurlaritzako Azpiegitura eta Garraio sailburuordea, izango da GGLAko presidentea aurrerantzean. GGLAko estatutuetan jasotzen den bezala, bi urtetik behin txandakatzen da presidente kargua Eusko Jaurlaritza eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren artean; hala ere, Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeen ondoren gertatu diren aldaketak medio, Antonio Aiz Salazar jaunak lekukoa eman dio Luis Pedro Marco de la Peñari.

Donostian egin den Ohiko Batzar Orokorrean, izendatu duten presidente berriak ondorengoa adierazi du, “Gipuzkoako Garraioaren Lurralde Agintaritzan aspalditik ari gara lanean Gipuzkoako bidaiarien beharrak asetzeko, modu eraginkorrean zein jasangarrian, eta bide hori indartzen jarraitu nahi dugu. Gure xedea da Gipuzkoako garraio sarea garraio sistema jasangarri bilakatzea; eta, era berean, modu integratuan, herritarren egungo eskaerei eta etorkizuneko mugikortasuneko erronkei erantzutea”.

Era berean, Batzar Orokorra osatuko duten gainerako Eusko Jaurlaritzako ordezkari titular eta ordezkoen izendapenak ere burutu dituzte; honakoak hautatu dituztelarik: lvan Pedreira Lanchas, Javier Seoane Ikaran eta Franscisco Javier Losa Ziganda jaunak.

TOP