Uztailaren 6an sartu dira indarrean MUGI tarifa berriak
COVID-19 pandemiak eragindako osasun-krisiaren egoera kudeatzeko ezarritako alarma-egoerak galarazita, teknikoki ezinezkoa izan zen tarifa eta deskontu berriak apirilaren 6an indarrean sartzea. Horrela, bada, uztailaren 6an sartu dira tarifa berriak indarrean, hiru hilabeteko atzerapenarekin.
- Deskontu handiagoak MUGI txartela erabiltzeagatik: lehen 20 bidaietan, deskontua % 48koa izango da; eta 21. bidaiatik 50.era bitarte, % 58koa.
- Kolektibo ezberdinek jasotzen dituzten hobariak mantendu egin dira, sozialki bidezkoagoa den mugikortasun baten alde.
Jakinarazi genuen moduan, berrikuntzen artean, MUGI txartela erabiltzeagatik paperezko bidaia-txartelarekiko deskontua handitzea dago; hortaz, uztailaren 6tik aurrera hileko lehen hogei bidaietan herritarrek % 48ko deskontua dute, eta % 58koa hogeigarrenetik berrogeita hamargarrenera bitartean. Bestalde, orain arte bezala, berrogeita hamaikagarrenenetik aurrerako deskontua mantendu egiten da (% 90), eta “gazteak” kolektibokoek ere doan bidaiatzen jarraitzen dute.
Abantailei dagokienez ere, GGLAko Batzar Orokorrak gipuzkoarrei MUGI sistemak eskaintzen dizkien hobariak mantentzea erabaki du, sozialki bidezkoagoa den mugikortasun baten alde. Horrela, bada, “gaztek” kolektibokoek % 25eko hobaria izaten jarraitzen dute (hamar euro kargatzean 2’5 euro opari), eta “adinekoak, ezinduak eta sozialak” kolektibokoek % 108koa (hamar euro kargatzean beste 10’8 euro opari). Ildo horretan, nabarmentzekoak dira familia ugariak ere, % 25eko edo % 100eko hobariak dituztela MUGI txartela kargatzen duten bakoitzean.