Gehiago Irakurri +
KONTRATATZAILAREN PROFILA
Lizitazioak | Behin-betiko adjudikazioa | Historikoa | Aurreikusitako lizitazioak
Gehiago Irakurri +
MUGI
Mugi Sistemak abantaila ugari eskaintzen dizkie egunerokoan Gipuzkoako garraio publikoa erabiltzen dutenei.
Gehiago Irakurri +
OPERADOREAK
Ezagutu gure operadore guztiak. Euren flotak, rutak, zerbitzuak eta gainontzekoak. ATTG denok gara.
BALIABIDE ETA OPERADORE DESBERDINAK KOORDINATZEN DITUGU, HIRITARRARENTZAKO INFORMAZIO ETA ZERBITZUAK HOBETUZ. ZUGANDIK GERTU GAUDE
BERRIAK
GEHIAGO IKUSI-
NORTASUNA ORDEZTEA FACEBOOKEN ETA INSTAGRAMEN, MUGI TXARTELAREN DOAKO ABONUAK ESKAINIZ
Estatu mailako hainbat garraio txartel desberdinetan abonu edo saldoak dohainik irabazteko hainbat... -
MARTXAN DIRA MENDEKOTASUNA DUTEN PERTSONEN LAGUNTZAILE-TXARTELAK, GIPUZKOAKO GARRAIO PUBLIKOAN DOAN BIDAIATZEKO
MARTXAN DIRA MENDEKOTASUNA DUTEN PERTSONEN LAGUNTZAILE-TXARTELAK, GIPUZKOAKO GARRAIO PUBLIKOAN...
CONTENIDOS DESTACADOS
TARIFA-SISTEMA
Tarifa-sistema integratua. Ezagutu gure MUGI sistema
ENPLEGU PUBLIKOAREN ESKAINTZA
Ezagutu GGLAk deitu dituen lan-eskaintzak
PROIEKTUAK
Ezagutu GGLAk parte hartu duen proiektuak
GARRAIO SISTEMA
Zeintzuk dira mugikortasun-jarraibideak Gipuzkoan?
GURE MISIOA
- Gipuzkoako garraio ereduan lehena izan
- Gipuzkoako garraio eredua barneratu
- Erabiltzailea orientatu
- Garraio iraunkorra
GURE FUNTZIOAK
- Tarifikazioa eta bilete bakarra
- Informazio sistemak
- Plangintza estrategikoa
- Ibilbide eta zerbitzuek kudeaketa
JARRI GUREKIN HARREMANETAN
- Kontsultak
- Zerbitzuak
- Kontratatzailearen profila
- MUGI Sitema
Mugikortasunaren Europako Astean garraio publiko jasangarria eta MUGI txartela sustatzeko ekintzak egingo dira
- Astearen baitan MUGI txartel pertsonalizatua lehen aldiz eskatzen duen pertsona orori salneurriaren 5 €ak txartelaren saldoan itzuliko zaizkio
- Gipuzkoako bizikleta denda ezberdinetan bizikleten doako azterketa teknikoak egingo zaizkie
- Gipuzkoa plazak gune interaktibo bat hartuko du irailaren 20an, 21ean eta 22an
Irailaren 16etik 22ra ospatuko den Mugikortasunaren Europako Astearekin bat egiten, Gipuzkoako Garraioaren Lurralde Agintaritzak (GGLA) Gipuzkoako Foru Aldundiko Mugikortasun eta Lurralde Antolaketa Departamentuarekin elkarlanean ekimen ezberdinak antolatu ditu. Horrela iragarri dute gaur goizean Marisol Garmendia GGLAko lehendakari eta Mugikortasun eta Lurralde Antolaketa diputatuak eta Eluska Renedo-Illarregui GGLAko zuzendariak.
GGLAko lehendakari eta Mugikortasun eta Lurralde Antolaketa diputatuak azaldu duenez, “Gipuzkoako Foru Aldundiak Europako Mugikortasun Astea garraio publikoa sustatzeko baliatu nahi du, baina bereziki interoperabilitateari arreta berezia jarri nahi diogu. Gipuzkoan bidaiatzeko eredu berri bat sustatu nahi dugu, hain zuzen, garraio publikoa eta bizikleta uztartzen dituena. Eguneroko joan-etorrietan lehen aukera izatea nahi dugu, Gipuzkoan garraio jasangarria eta osasungarria protagonista bihurtzeraino”.
MUGIrekin jarri zure bizikleta puntuan
Jarraian, GFAko Mugikortasun eta Lurralde Antolaketa departamentuak Mugikortasun Asterako prestatutako ekimenetako bat aurkeztu du, bizikleten doako azterketa teknikoa. Irailaren 15etik 22ra egingo da, MUGIrekin jarri zure bizikleta puntuan lelopean. “MUGI txartel pertsonalizatua aurkezten duten erabiltzaileei bizikletaren azterketa teknikoa egingo zaie, doan. Bizikleta eta garraio publikoa uztartzeko helburua du ekimen honek, eta Gipuzkoako hainbat bizikleta dendetan egiteko aukera izango da”. Hauek dira bizikleten azterketa teknikoak egingo dituzten dendak: Rocket Bike Eibar (Eibar, Isasi Kalea 16); Zatika (Zumarraga, Etxeberri auzoa s/n); Ciclos Eizagirre (Zarautz, Gipuzkoa kalea 32); Khubikes (Errenteria, Nafarroa etorbidea 30) eta Bicicletas Arsuaga (Tolosa, Euskal Herria kalea 37). Litekeena da datozen egunotan denda gehiago batzea; www.lurraldebus.eus eta www.mugi.eus webguneetan informazio eguneratua emango da.
Prentsaurrekoan azaldu dutenez, bizikleta denda horiek oinarrizko azterketa egiteko konpromisoa adierazi dute, eta besteak beste, gurpilen presioa, gurpil-azalen egoera, gurpilak egoki dauden, aldagailuak, frenoak eta bizikletaren segurtasuna neurtuko dute. Era berean, konponketaren bat egin beharko balitz doako aurrekontua eskainiko diote erabiltzaileari.
MixandMUGI
Mugikortasun Astearen baitan Gipuzkoa plaza MUGI Gunea bihurtuko du Gipuzkoako Garraioaren Lurralde Agintaritzak, MixandMugi lelopean herritarrekin elkarreragitea bilatuko duen espazioa interaktiboa. Espazioaren helburua garraio publikoaren onurak gizarteratzea eta MUGI txartela sustatzea izango da.
MUGIgunea ostegunean zabalduko da, 17:00etatik aurrera. Ostegunean eta ostiralean 17:00etatik 20:00etara zabalduko da, eta larunbatean, Autorik Gabeko Egunean, goiz (12:00etatik 14:00etara) eta arratsalde (16:00etatik 20:00etara). Gipuzkoako Garraioaren Lurralde Agintaritzak antolatutako ekimenak sei gune izango ditu, eta guztietan garraio jasangarri eredu ezberdinak erabiltzeko eta uztartzeko gonbita luzatuko da modu horretan bidaiatzea erosoago, azkarrago, merkeago eta jasangarriago delako.
Gune interaktiboa
Jarraian, Eluska Renedo-Illarregui GGLAko zuzendariak MUGigunerako antolatu diren ekimenen berri eman du. Informazio gunea baino gehiago izango dela aurreratu du, eta herritarrei egingo diren ekimenetan parte hartzeko deia luzatu die. Gune bakoitzak izaera propioa izango du. Horrela, infoMUGIk txartelaren inguruko informazioa eskainiko du; MUGIdigitalek, erreminta digitalen berri emango du, besteak beste, bidaia-antolatzailea, app-ak, eta abar; MUGImunduan, txartela erabiltzen duten bidaiariek sistema hobetzeko iradokizunak egiteko aukera izango dute; MUGItu osasuntsu guneak, garraio publikoa osasunarentzako onuragarria dela nabarmenduko du eta doako mediku azterketak egingo dira; MUGIplana gunean, txartela eta aisialdia uztartuko ditu, MUGI erabiliz plan ugari egin daitezkeela nabarmenduz; eta azkenik, MUGIberdeak bizikleten doako azterketa teknikoak egiteko aukera eskainiko du,beti ere norberak bere MUGI txartela aurkeztuz.
Gipuzkoa plazan antolatuko duen ekimenarekin, GGLAk bat egiten du Mugikortasunaren Europako Asteak 2018 urterako aukeratu duen Mix&Move leloarekin, hain zuzen, garraio publiko eredu ezberdinak uztartzeko deiarekin. Eredu mota hori da hain zuzen MUGI sistema integratu eta bateratuarekin Gipuzkoan indarrean jartzen ari dena.
Marisol Garmendiak laburbildu duenez, “helburua herritarrengana gerturatzea da eta garraio publikoa zein MUGI txartela sustatzeko ekimena. Bukatu aurretik, Mugikortasun Astearen baitan MUGI txartela sustatzeko abiatuko duten ekimena aurreratu du: “Aste horretan txartel pertsonalizatua eskatzen duten pertsona guztiei (salmenta puntuetan, webgunean, Easo kaleko bulegoan edota MUGIgunean) txartelak balio dituen 5 euroak itzuli egingo zaizkie diru kopuru hori txartelaren saldoan sartuz”.