Este sitio web utiliza Cookies propias y de terceros para recopilar información con la finalidad de mejorar nuestros servicios. Si continua navegando, supone la aceptación de la instalación de las mismas. El usuario tiene la posibilidad de configurar su navegador pudiendo, si así lo desea, impedir que sean instaladas en su disco duro, aunque deberá tener en cuenta que dicha acción podrá ocasionar dificultades de navegación de la página web.Si quiere saber mas sobre las cookies pulse le siguiente enlace, saber más.

HOW TO SHOP

1Login or create new account.
2Review your order.
3Payment & FREE shipment

If you still have problems, please let us know, by sending an email to support [ @ ] website.com . Thank you!

Ekosistema digital berria

GGLA teknologia berrietara egokitu da eta ekosistema digital berria eratu du; aurrerapauso bat emanez garraio publikoaren erabiltzaileei eskainitako zerbitzuetan baita erabiltzaileekin komunikatzeko moduan ere.

Herritarren eta teknologia berrien arteko egungo loturari esker, GGLAk garraio publikoaren erabiltzaileen beharretara egokitutako ekosistema digital berria aurkeztu du. Webguneen hobekuntza eta sare sozialen erabileraz gain, hiru tresna txertatu ditu bere komunikazio digitalaren ekosistemara: Mugi APPa, planifikatzailea eta Mugiklub komunitatea.

 

 

MUGI APPa:

Mugi aplikazio berriak, Android edota IOS mugikorretan deskargatu daitekeenak, mugikorretik Mugiren zerbitzuetara sarbidea ahalbidetzen du. Ordutegiak deskargatzeko eta txartela kargatzeko, tarifak kontsultatzeko eta ibilbideak planifikatzeko aukera eskaintzen du; baita Mugiklubeko ekintzetara sarbidea eta beste zenbait aukera ere.

Aplikazioa bakoitzaren beharretara egokitu daiteke, norberaren gustuko helmugak, lineak eta geltokiak gordetzeko aukera emanez; baita unean uneko informazioaren berri izateko ere.

Horrez gain, aplikazioak erabiltzaileen eremu pribatura sarbidea ahalbidetzen du eta bertatik Mugi txartelaren inguruko kontsultak egin daitezke: saldoa, mugimenduak, kargatzeak eta gehiago.

Era berean, garraio publikoko ibilbideak planifikatzeko aukera emango die aplikazioa jaisten duten guztiei.

APPa deskargatzeko:

Android | IOS

QR ANDROID QR IOS

 

PLANIFIKATZAILEA:

Gipuzkoako garraio publikoan egin daitezkeen ibilbideak planifikatuko dituen tresna da planifikatzailea. Horretarako, parametro batzuk ezartzea ezinbestekoa izango da; abiapuntua, helmuga, ibilbide mota eta bidaiatu nahi den ordua, besteak beste. Joan-etorria egiteko beharrezko informazio guztia eskaintzen du, oinez egin behar den bidea eta garraio publikoa hartu edo utzi behar den tokia adieraziz.

Horrez gain, planifikatzailearen Widget bat txertatuko da hainbat eragileen webguneetan: jatetxeetan, museoetan, kirol-elkarteetan… Beti ere, Mugiren erabiltzaileei tresna honetarako sarbidea errazteko.

 

 

MUGIKLUB:

GGLAk aisialdia, kultura, kirola eta turismoa garraio publikoarekin integratzen dituen komunitatea sortu du. Mugiren erabiltzaileei zuzendutako komunitate dinamikoa, irekia eta parte hartzailea da. Honela, webguneak “Gipuzkoa Gozatuz” lelopean, kulturako, kiroleko eta aisialdiko ekintzak eta turismo-bitartekoak biltzen ditu.

Komunitate sozial honetan, Mugi/Lurraldebus txartelari esker, txartelaren erabiltzaileek abantailak izango dituzte. Zozketa eta lehiaketetan parte hartzeko aukeraz gain, Gipuzkoako ekitaldi esanguratsuenetan parte hartuko baitute garraio publikoari eta planifikatzaile edota aplikazioari esker.

 
 
TOP