HOW TO SHOP

1Login or create new account.
2Review your order.
3Payment & FREE shipment

If you still have problems, please let us know, by sending an email to support [ @ ] website.com . Thank you!

Operadoreak


DBus

Donostiako Tranbia Konpainia Donostiako hiri garraio publikoa kudeatzen duen enpresa da, eta Donostiabus edo Dbus da bere izen komertziala.

Gaur egun Dbusek zerbitzua ematen du egunez 27 lineatan eta gauez 9 lineatan, Donostiako hainbat zonalde lotuta. Urtero 28 milioi bidaia baino gehiago egiten dira.

Lurraldebus

Lurraldebus da Gipuzkoako Foru Aldundiaren mendeko hiriarteko garraio publikoaren irudi bateratua.

Lineetan zerbitzua ematen duten garraio enpresak hauek dira: Ekialdebus, Euskotren, Billman Bus, La Guipuzcoana, Pesa, Tolosaldea Bus eta TBH Buruntzaldea.

Errenteriako hiribusa

Errenteriako Udalak, bidaiarientzako hiri-garraio publikoko zerbitzuaren bidez, ahalik eta ondoen erantzun nahi die egungo eta etorkizuneko erabiltzaileen mugikortasun-beharrei. Halaber, gure lanaren xedea da kalitatezko zerbitzua eskaintzea, lehiakorra eta ingurumenarekiko iraunkorra.

Oiartzungo hiribusa - Xorrola

Xorrola, herri barruko autobus zerbitzuak Oiartzungo auzoak elkartzen ditu: Arragua, Ugaldetxo, Iturriotz, Altzibar eta Elizalde.

Xorrola 2009ko maiatzan jarri zen martxan. Astelehenetik ostiralera ematen du zerbitzua. Autobus zerbitzu hau EuskoTren sareko ordutegiarekin konpaginatuta dago. Ordutik, zerbitzua hobetzeko ahalegina egin du Udalak (ibilgailu egokitua, wifiduna, geltoki berriak, Lurraldebus/Mugi sarean sartzea…).

Euskotren

Euskotren, Eusko Jaurlaritzako Ingurumen eta Lurralde Politika Sailaren esku dagoen Sozietate Publikoak tren, tranbia, funikular eta errepide zerbitzuak eskaintzen ditu, eta lehen tokia betetzen du Euskadiko garraio operadoreen artean. Gipuzkoako Lurralde Historikoan hainbat tren (Lasarte - Donostia - Hendaia eta Eibar - Donostia) eta errepide (Debabarrena eta Urola-Kosta Lurraldebus foru sistemarako eta Udalbus Eibarko udalerrirako) garraio zerbitzu kudeatzen ditu.

Renfe Aldiriak

Renfe Aldiriko trenak Gipuzkoan

Gipuzkoako Aldiriko trenen zerbitzuak Irun eta Brinkola arteko ibilbidea hartzen du; bi geltokien arteko 82 kilometroko bide bikoitz elektrifikatua. Gipuzkoako ipar-hegoaldeko ardatz egituratzailetzat har daiteke.

TOP