HOW TO SHOP

1Login or create new account.
2Review your order.
3Payment & FREE shipment

If you still have problems, please let us know, by sending an email to support [ @ ] website.com . Thank you!

Oiartzungo hiribusa - Xorrola

Xorrola, herri barruko autobus zerbitzuak Oiartzungo auzoak elkartzen ditu: Arragua, Ugaldetxo, Iturriotz, Altzibar eta Elizalde.

Xorrola 2009ko maiatzan jarri zen martxan. Astelehenetik ostiralera ematen du zerbitzua. Autobus zerbitzu hau EuskoTren sareko ordutegiarekin konpaginatuta dago. Ordutik, zerbitzua hobetzeko ahalegina egin du Udalak (ibilgailu egokitua, wifiduna, geltoki berriak, Lurraldebus/Mugi sarean sartzea…).

Izena Oiartzungo paraje bati zor dio: Zorrolari (Karrika). Bertatik, duela urte mordoxka bat, Artikutzatik Errenteriara zihoan trena pasatzen zen. Beraz, garraioarekin lotura historikoa izan duen gune horren izena hartu eta herri barruko autobusari izena emateko balio izan du.

Herrian beste hiru auzo daude (Ergoien, Gurutze eta Karrika), nekazal eremuan. Hauek herriko gainerako guneekin (erdigunearekin, batez ere) lotzeko garraio publiko zerbitzua ere badugu: TAXIBUSA.

XORROLAREN webgunea: http://www.xorrolaautobusa.com/presentacion/

TOP