Operadoreak
Zarauzko hiribusa
Zarautzen herritarren garraiorako autobus-zerbitzua daukagu: dagoeneko bi linea ditu, eta Udalak autobus zerbitzu hori hobetzeko apustua egin du.
Zarauzko Mugikortasunaren Planaren barruan, Agenda 21 programak sustatzen dituen ekintzatako bat da herri-barruko garraioa bultzatzea (iraunkortasuna helburu baitu programak).
Lasarte-Oriako hiribusa
Lasarte-Oriako Udalak hiri-garraio zerbitzua du, Muittu Manttangorri izenekoa.
Oñatiko hiribusa
Bi linea zirkular diseinatu dira, Oñatiko erdigunea Ugarkalde eta Kasablanka auzoekin lotzeko. Horrela, autobus zerbitzu batetik hurrengo zerbitzurako denbora tartea edo maiztasuna 30 minutukoa izango da. Lineak txandaka egiten dira; norabide batean bata, eta aurkakoan bestea.
Uda sasoian Usakora ere jartzen da zerbitzua. Abuztuko lehenengo eta azkenengo asteetan zerbitzua ohikoa da, baina tartekoetan goizez bakarrik eskaintzen da.
Oiartzungo hiribusa - Xorrola
Xorrola, herri barruko autobus zerbitzuak Oiartzungo auzoak elkartzen ditu: Arragua, Ugaldetxo, Iturriotz, Altzibar eta Elizalde.
Xorrola 2009ko maiatzan jarri zen martxan. Astelehenetik ostiralera ematen du zerbitzua. Autobus zerbitzu hau EuskoTren sareko ordutegiarekin konpaginatuta dago. Ordutik, zerbitzua hobetzeko ahalegina egin du Udalak (ibilgailu egokitua, wifiduna, geltoki berriak, Lurraldebus/Mugi sarean sartzea…).