Renfe Aldiriko trenak Gipuzkoan
Gipuzkoako Aldiriko trenen zerbitzuak Irun eta Brinkola arteko ibilbidea hartzen du; bi geltokien arteko 82 kilometroko bide bikoitz elektrifikatua. Gipuzkoako ipar-hegoaldeko ardatz egituratzailetzat har daiteke.
Aldiriko trenen zerbitzuak 30 geltoki ditu, eta horietatik 80 tren inguru ibiltzen dira lanegunetan 18 orduko ordutegian.
RENFEk Gipuzkoan dituen geltoki gehienek lotura dute hiri barruko eta hiriarteko autobus geltokiekin, eta, gainera, Irun, Bentak, Pasaia eta Herrerako geltokiek Euskotreneko tren zerbitzuekin lotura dute.