EMOBASK
E-MOBASK lurralde ezberdinen arteko proiektu europarra da; eta helburu dira Baiona eta Donostia arteko lurraldean garraio publikoaren erabilera sustatzea eta Iparraldeko eta Gipuzkoako garraio publikoko sarean ibilgailuen energia-eraginkortasuna garatzea.
Proiektua 2018 eta 2020-2021 urteen artean garatuko da, eta 1,8 milioi euroko aurrekontu globala izango du; hori Eskualde Garapenerako Europako Funtsak (EGEF) finantzatuko du, V-A Espainia-Frantzia-Andorra INTERREG (POCTEFA 2014-2020) programaren bidez.
POCTEFAren helburua Pirinioetako eremuaren integrazio ekonomiko eta soziala indartzea da. Ekonomiaren, gizartearen eta ingurumenaren inguruko jarduerak gauzatzen laguntzen du, lurraldearen garapen iraunkorraren aldeko estrategia bateratuen bidez.
E-MOBASKen helburuak, hauek dira:
- Iparraldeko eta Hegoaldeko garraio publikoa sustatzea, hiri eta herrien arteko zerbitzu erakargarri eta iraunkorrak eskainiz, bai bertakoentzat, baita bisitarientzat ere.
- Bidaiatzeko txartelen eta sistemen bateratzearekin, eta informazioa zabaltzeko modu eraginkorragoekin, herritarrek zein kanpotarrek garraio publikoaren aldeko hautua egitea lortzea.
- Ipar Euskadi-Aturriko Mugikortasunen Sindikatuaren eta Dbusen artean lankidetza iraunkorra ezartzea, ibilgailu floten trantsizio energetikoa elkarrekin gauzatzeko.
Era berean, Iparralde eta Hegoaldearen arteko bidaiak sustatzeko, eta lurraldean erraz mugitzeko, garraio publiko guztiak batzen dituen gida bat prestatu da: garraio publikoaren gida