Mugiklub
Gipuzkoako Garraioaren Lurralde Agintaritzak Mugi txartelaren erabiltzaileentzat komunitate soziala sortu du. Komunitate dinamiko, ireki eta parte hartzailea da, erabiltzailearekin harreman mota ezberdina eraiki nahi duena. Bertan, aisialdia, kultura, kirola eta turismoa garraio publikoarekin integratzen dira.
Modu honetara, gipuzkoarrek Mugiren parte izateagatik abantailak jasoko dituzte. Zozketa eta lehiaketetan parte hartzeko aukeraz gain, Gipuzkoako ekitaldi esanguratsuenetan parte hartuko dute garraio publikoari eta planifikatzaile edota aplikazioari esker.
GGLAk Gipuzkoako garraio zerbitzuaren hobekuntzaren alde lanean jarraitzen du. Erabiltzaileen fidelizazioa du jomuga eta, horretarako, herritarrengandik gertuago egon eta beraiekin hartu-emana eduki nahi du. Gainera, Mugiklub herritarrentzako interesgarria den informazioa biltzen duen tresna da, jasangarritasuna eta bizitza osasuntsua bezalako balioak partekatzen dituena.