
Gehiago Irakurri +
KONTRATATZAILAREN PROFILA
Lizitazioak | Behin-betiko adjudikazioa | Historikoa | Aurreikusitako lizitazioak

Gehiago Irakurri +
MUGI
Mugi Sistemak abantaila ugari eskaintzen dizkie egunerokoan Gipuzkoako garraio publikoa erabiltzen dutenei.

Gehiago Irakurri +
OPERADOREAK
Ezagutu gure operadore guztiak. Euren flotak, rutak, zerbitzuak eta gainontzekoak. ATTG denok gara.
BALIABIDE ETA OPERADORE DESBERDINAK KOORDINATZEN DITUGU, HIRITARRARENTZAKO INFORMAZIO ETA ZERBITZUAK HOBETUZ. ZUGANDIK GERTU GAUDE

BERRIAK
GEHIAGO IKUSI-
Gipuzkoako Garraioaren Lurralde Agintaritzak eta Gaintzako Udalak hitzarmena adostu dute MUGI txartelen kudeaketa udal instalazioetan eskaintzeko
Gipuzkoako Garraioaren Lurralde Agintaritzako presidente Azahara Domínguezek jakinarazi duenez,... -
Gipuzkoako Garraioaren Lurralde Agintaritzak eta Aizarnazabalgo Udalak akordioa lortu dute MUGI txartelen izapideak udaletxean egiteko aukera emateko
Gipuzkoako Garraioaren Lurralde Agintaritzako presidente Azahara Domínguezek adierazi duenez,...
CONTENIDOS DESTACADOS
TARIFA-SISTEMA
Tarifa-sistema integratua. Ezagutu gure MUGI sistema
ENPLEGU PUBLIKOAREN ESKAINTZA
Ezagutu GGLAk deitu dituen lan-eskaintzak
PROIEKTUAK
Ezagutu GGLAk parte hartu duen proiektuak
GARRAIO SISTEMA
Zeintzuk dira mugikortasun-jarraibideak Gipuzkoan?
GURE MISIOA
- Gipuzkoako garraio ereduan lehena izan
- Gipuzkoako garraio eredua barneratu
- Erabiltzailea orientatu
- Garraio iraunkorra
GURE FUNTZIOAK
- Tarifikazioa eta bilete bakarra
- Informazio sistemak
- Plangintza estrategikoa
- Ibilbide eta zerbitzuek kudeaketa
JARRI GUREKIN HARREMANETAN
- Kontsultak
- Zerbitzuak
- Kontratatzailearen profila
- MUGI Sitema
Gipuzkoako Garraioaren Lurralde Agintaritzak eta Ormaiztegiko Udalak akordioa lortu dute Zumalakarregi Museoan MUGI txartelak tramitatu ahal izateko
- Gipuzkoako Garraioaren Lurralde Agintaritzako presidente Azahara Domínguezek azaldu duenez, hala nahi duten herritarrek MUGI txartelak eskuratu eta kargatu ahal izango dituzte herriko kultur baliabide honetan, hilaren 13tik, asteartea, aurrera.
- Puntu berri hau sarean azkenaldian egin diren beste zenbait gehikuntzari batzen zaie, hala nola Ataungo, Albizturko, Urretxuko eta Beizamako udalei eta lurraldeko hogei bat turismo-bulego eta baliabide turistikori. Bertan, joan den udaberriaz geroztik, MUGI txartela eskatu eta kargatu daiteke. Gainera, aurten sarean sartutako puntu horiek beste hamabost bat udalekin bat egiten dute; izan ere, udal horietan ere izapide horiek egin daitezke.
- Azahara Domínguez, Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako diputatua eta GGLAren presidenta: “Zumalakarregi Museoa MUGI arreta-puntuen sarera batu da, eta txartel berriak eskatzeko eta birkargak egiteko aukera emango du, beste herri batzuetara joan beharrik gabe”.
- Jon Enrique Galarza, Ormaiztegiko Alkatea: “Ormaiztegiko bizilagunok Mugi txartela herritik mugitu gabe atera ahal izatea garrantzitsua da guretzat”.
Ormaiztegi, 2026ko urriaren 8a.- “Ormaiztegiko MUGI txartelaren erabiltzaileek Gipuzkoako garraio publikoaren sistemarekin lotutako hainbat izapide egin ahal izango dituzte udalerritik atera beharrik gabe. Zumalakarregi Museoa MUGI arreta-puntuen sarera batu da, eta txartel berriak eskatzeko eta birkargak egiteko aukera emango du, beste herri batzuetara joan beharrik gabe”.
Hala azaldu du Gipuzkoako Garraioaren Lurralde Agintaritzako (GGLA) presidente Azahara Domínguezek. Adierazi duenez, zerbitzu berria hilaren 13an, asteartean, hasiko da eskaintzen. “Arreta egokia bermatzeko, museoko langileek prestakuntza espezifikoa jaso dute GGLAren eskutik. Era berean, GGLAk Ormaiztegiko Udalarekin elkarlanean jardun du puntu hau martxan jartzea ahalbidetzeko”, zehaztu du.
Azahara Domínguezek gogorarazi duenez, “udaberriaz geroztik, MUGI txartelak eskatu eta birkargatu daitezke Ataun, Albiztur, Beizama eta Urretxuko udaletxeetan, baita Gipuzkoan zehar banatutako hogei bat bulego eta baliabide turistikotan ere. Gainera, aurten sarean sartutako puntu horiek beste hamabost bat udalekin bat egiten dute; izan ere, udal horietan ere izapide horiek egin daitezke”.
Bestalde, Ormaiztegiko alkate Jon Enrique Galarzak “herritarrentzako zerbitzuak hobetzea beti dela eskertzekoa” baloratu du. “Ormaiztegiko bizilagunok Mugi txartela herritik mugitu gabe atera ahal izatea garrantzitsua da guretzat. Bakoitzak gure eskumen eta ahalbideetatik erakunde desberdinak lanean dihardugu kalitatezko garraio publikoa eskaini eta azpiegiturak hobetzeko eta zeregin honetan mi ekimen honek gauzak errazten dizkigu herritarroi”, esan du.













