HOW TO SHOP

1Login or create new account.
2Review your order.
3Payment & FREE shipment

If you still have problems, please let us know, by sending an email to support [ @ ] website.com . Thank you!

Dbus autobus flota

1886an sortu zenetik gaur arte Dbusek hibilbide luzea egin du autobusei dagokienez. Konpainiak zaldiek tiratutako 6 kotxe ireki eta 6 kotxe itxirekin hasi zuen bere ibilbidea.

Tranbiak dituen 125 urte baino gehiagotan, Dbusek era askotako ibilgailuak erabili izan ditu donostiarrei zerbitzua emateko, hauek zehazki: mandoek eta zaldiek tiratutako tranbiak, tranbia elektrikoak, solairu bateko eta biko trolebusak, gasolinazko autobusak, diesel autobusak eta sei autobus hibrido. 2014an Dbusek ha erabat elektrikoa den lehen autobus sartu du bere flotan, flota garbiago eta iraunkorragoa erabiltzeko beste urrats bat gehiago eginda.

Gaur egun Dbusek 18 metroko 27 autobus, 12 metroko 84 autobus, 10 metroko 3 eta 8 mikrobus ditu bere autobus flotan.

Dbusek ingurumena zaintzearen alde egiten du etengabe, eta horretarako bere flotaren efizientzia hobetzen du eta gutxiago kutsatzen duten motor eta erregaiak aukeratzen ditu.

EURO 0 eta  EURO 1 ibilgailuak desagertu egin dira, eta flotako autobusen %90 EURO 3ren gainetik daude, Euro 6 ibilgailuen % 11 barne direla. Autobus horiek une honetan diesel teknologiarako dauden autobusik garbienak dira, eta gas natural bidezko ibilgailuekin pareka daitezke (GNC). Duela gutxi Dbusek Euro 6 teknologia, gutxiago kutsatzen duen teknologia, duten 13 autobus berri gehitu ditu bere flotan, eta autobus berri horiekin EURO 1 teknologia zuten autobusak ordeztu dira.

LDbus flota etengabe berritzen ari dela eta teknologia berrien aldeko apustua egin duela erakusten duen azken adibidea da flotan sartu berri duen autobus erabat elektrikoa, %100 elektrikoa, Irizarrek Dbusekin elkarlan estuan fabrikatutakoa. Irizarren i2e autobus elektrikoa Europan fabrikatu den mota honetako lehen ibilgailua da, eta ingurumenera igortzen diren gas kutsatzaileak eta zarata desagerraraztea bermatzen du.

2014ko abenduaren 31n, hau zen Dbuseko autobus flotaren banaketa igorpen mailari dagokionez (grafikoa ikusi).

COM_CONTENT_ARTICLE_GALLERY_INFO
TOP