1886an sortu zenetik gaur arte Dbusek hibilbide luzea egin du autobusei dagokienez. Konpainiak zaldiek tiratutako 6 kotxe ireki eta 6 kotxe itxirekin hasi zuen bere ibilbidea.
Tranbiak dituen 125 urte baino gehiagotan, Dbusek era askotako ibilgailuak erabili izan ditu donostiarrei zerbitzua emateko, hauek zehazki: mandoek eta zaldiek tiratutako tranbiak, tranbia elektrikoak, solairu bateko eta biko trolebusak, gasolinazko autobusak, diesel autobusak eta sei autobus hibrido. 2014an Dbusek ha erabat elektrikoa den lehen autobus sartu du bere flotan, flota garbiago eta iraunkorragoa erabiltzeko beste urrats bat gehiago eginda.
Gaur egun Dbusek 18 metroko 27 autobus, 12 metroko 84 autobus, 10 metroko 3 eta 8 mikrobus ditu bere autobus flotan.
Dbusek ingurumena zaintzearen alde egiten du etengabe, eta horretarako bere flotaren efizientzia hobetzen du eta gutxiago kutsatzen duten motor eta erregaiak aukeratzen ditu.
EURO 0 eta EURO 1 ibilgailuak desagertu egin dira, eta flotako autobusen %90 EURO 3ren gainetik daude, Euro 6 ibilgailuen % 11 barne direla. Autobus horiek une honetan diesel teknologiarako dauden autobusik garbienak dira, eta gas natural bidezko ibilgailuekin pareka daitezke (GNC). Duela gutxi Dbusek Euro 6 teknologia, gutxiago kutsatzen duen teknologia, duten 13 autobus berri gehitu ditu bere flotan, eta autobus berri horiekin EURO 1 teknologia zuten autobusak ordeztu dira.
LDbus flota etengabe berritzen ari dela eta teknologia berrien aldeko apustua egin duela erakusten duen azken adibidea da flotan sartu berri duen autobus erabat elektrikoa, %100 elektrikoa, Irizarrek Dbusekin elkarlan estuan fabrikatutakoa. Irizarren i2e autobus elektrikoa Europan fabrikatu den mota honetako lehen ibilgailua da, eta ingurumenera igortzen diren gas kutsatzaileak eta zarata desagerraraztea bermatzen du.
2014ko abenduaren 31n, hau zen Dbuseko autobus flotaren banaketa igorpen mailari dagokionez (grafikoa ikusi).
1.1. Teknologia garbiak autobusetan
Autobusa garraiobide gisa sustatzeko, zerbitzu eraginkorra eta aldi berean ingurumenean eragin gutxien duena eskaini behar da, ibilgailu pribatuarekin alderatuta.
Helburu hori buruan hartuta, azken hamarkadan, Dbusek flotara erregai kontsumoan eta kutsaduraren murrizketan teknologia aurreratuenak dituzten autobusak gehitu ditu.
Gaur egun Dbusek batez ere hiru motatako autobusak ditu:
Diesel autobus ekologikoa
Konpainiaren diesel autobusek mantentze-lan zorrotzak izaten dituzte, gehiegizko isuriak saihestuta eta erregaiaren erabilera optimizatua bermatuta. Era berean, ibilgailuen % 83 baino gehiago Euro 3 isurien teknologiaren gainetik dago, eta hirian aire garbiagoa bermatzen du horrek.
Dbuseko diesel flotaren azken txertaketa 2014ko abenduan izan zen Euro 6 teknologia duten 4 mikrobusekin; hori da isurien mailari dagokionez teknologia aurreratuena.
Autobus hibridoak
Dbusek MAN Lion’s City Hybrid autobus hibridoa du. Autobus eraginkorra da, diesel autobusek baino % 30 erregai gutxiago kontsumitzen duena.
Gainera, Dbusek beste bost autobus hibrido sartu ditu, SOLARIS etxeko Urbino Hybrid 12 modelokoak eta Euro 6 teknologia dute; hala, gero eta garbiagoa eta eraginkorragoa den flota sortuko du.
Autobus elektrikoa
2014ko uztailetik, Irizarrek egindako % 100 elektrikoa den autobus bat dabil Dbuseko lineetan. Autobus isila eta ingurumenera isuririk egiten ez duena da, Konpainiak iraunkortasunarekin eta donostiarren bizi kalitatearekin duen konpromisoa agerian jartzen duena.
1.2. Energia berreskuratzeko eta erregaia aurrezteko sistemak
Autobus bakoitzaren eraginkortasuna teknologia osagarriei esker hobetu eta indartu daiteke. Horiei esker, ibilgailuaren jokabidea optimiza daiteke, eta beraz, ingurumenean duen eragina murriztu.
Dbusek flotaren eraginkortasun energetikoa eta zerbitzuaren puntualtasuna hobetzeko sistema berritzailea instalatu du autobusetan. Donostian ezarritako sistema berria, EKObus izenekoa, aitzindaria da munduan, lehen aldiz instalatu baita.
EKObusek Tablet bat du euskarri gidariaren alboan, eta agindu bisual batzuen bidez, gidatze iraunkorragoa eta ezarritako ordutegien araberako zirkulazioa lortzeko gida gisa balio du. Gaur egun, Dbuseko linea nagusietako autobusetan txertatuta dago, baita hiriko hainbat lineatan ibiltzen den autobus hibridoan ere. Elkarren artean osagarri diren bi sistemaz osatuta dago, gidatzea eta puntualtasuna optimizatu ahal izateko.
1. Gidatze eraginkorragoa izateko laguntza sistema
Erregaien kontsumoa eta atmosferara gas kutsagarrien isuriak murriztea ahalbidetzen duen sistema da. Ikono gisa bistaratzen diren mezuei esker, sistemak gidariari jakinarazten dio une bakoitzean gidatzeko modurik onena zein den, hobeto gidatzeko, erregaia aurrezteko eta matxurak murrizteko
2. Geltokietan ordutegiak hobeto betetzeko Anti-bunching sistema
Puntualtasuna hobetzeko sistemari esker, linea bereko autobusen artean behar den distantzia manten daiteke, eta hala, linea horretarako ezarritako maiztasuna ahalik eta gehien errespetatu. Hala, semaforo baten antzera funtzionatzen duen sistemaren bidez, gidariari adierazten dio abiada bizkortu edo moteldu behar duen, maiztasuna mantentzeko beharrezkoa duen gelditzeko denbora eta geltokitik irteteko unea.
1.3. Gaitasun Handiko BRT sistema
Dbuseko linea erabilienetan, 5 eta 28 lineetan, BRT sistema dago, kalitate handiko autobusen sistema, zirkulazio azkar, eroso eta eraginkorrean oinarrituta; horretarako, zirkulazio errei propioak dituzte, eta horrek pasatzeko lehentasuna ematen die eta erabiltzaileentzat zerbitzu bikaina eskaintzen dute.
Honako hauek dira beste garraio sistema batzuekiko dituzten ezaugarri eta abantaila nagusiak:
- Autobus “garbiak”, oso kutsatzaileak ez diren eta gaitasun handikoak diren ibilgailuak
- Erreserbatutako plataformetan ibiltzea (autobus erreiak)
- Puntualtasun eta fidagarritasun indize altuak
- Denbora errealeko informazio sistemak geltokietan eta ibilgailuetan
- Ordainketa sistema arinak
- Zentralizatutako kontrol sistema (SAE) eta ITSen erabilera (Garraio Adimenduneko Sistemak)
- Azpiegitura obra handiak behar dituzten trenbide garraiobideekiko mantentze kostu eta inbertsio kostu baxuak.
Gainera, BRT sistemetan autobusen ohiko sistemetako alderdi batzuk nabarmen hobetzen dira, eta ibilgailuen gaitasuna areagotzen da, semaforo bidezko lehentasunaren bidez merkataritzaren abiadura hobetuta, erreserbatutako plataforma babestuta, geldialdien irisgarritasuna hobetuta, kutsatzaileen isuria murriztuta eta ibilgailu eta zerbitzuen irudia hobetuta.
Kalitateko garraio publiko batek bermatu behar du pertsona guztiek erabili ahal izatea, edozein egoera izanda ere. Hori dela eta, Dbuseko flotaren % 100ek dute gurpildun aulkia duten pertsonentzako sarbide arrapala bat, gurpildun aulkientzako eta haur kotxeentzat erreserbatutako plataforma bat eta mugigarritasun murriztua duten pertsonentzako erreserbatutako eserlekuak.
Autobusera sartzeko eta jaisteko teknologiez gain, Dbusek itsuentzako eta ikusmen urritasuna dutenentzako audio sistemak ezarri ditu ikusmen ezintasunak dituztenentzat garraio publikorako sarbidea errazteko. Audi bidezko informazio zerbitzuak hiru sistema ditu: Geltokietako informazio paneletan, autobusa iritsiko dela iragartzeko, autobusaren kanpoaldean ibilgailuaren linea zenbakia eta helmuga adierazteko, eta autobusaren barruan, hurrengo geltokia adierazteko.
Audio zerbitzua aginte baten bidez aktibatzen da, aginte hori itsuek izaten dute eta semaforoetako hotsa aktibatzeko erabiltzen den berbera da. Sistema honek Dbuseko zerbitzuen irisgarritasuna eta erosotasuna zabaltzen du, pertsona orok bidaia dezan zailtasunik gabe Dbuseko autobusetan.
Teknologia berriei esker, erabiltzaileek denbora errealean jakin dezakete lineari buruzko informazio guztia, hiriaren leku batetik bestera nola joan eta zailtasunik gabe bidaia antolatu.
Dbusek hainbat tresna ditu kontsultarako eta informaziorako, erabiltzaile mota bakoitzerako egokituta:
- Webgunea, linea, ordutegi, ibilbideei buruzko informazio eta ibilbidea planifikatzeko tresna guztiekin.
- Android eta iOS mugikorretarako aplikazioa, edozein leku eta unetan bidaia bat planifikatzeko, ordutegiak edo autobusaren hurrengo iritsiera kontsultatzeko.
- Plataformak erabilera handieneko sare sozialetan, berehalako komunikazioa eta erabiltzaileekin zuzeneko elkarrekintza izatea ahalbidetzen dute
- QR kodeak, Bluetooth sistema eta SMS bidez autobusa geltokira iritsiko den denbora kontsultatzea
- Doako WiFi sistema, bai geltokietan, bai autobusetan
- Autobusen barruan informazio sistema bisuala, TFT pantailen bidez, autobusaren ibilbidearen denbora errealeko informazioa eskaintzen dute, hurrengo geltokiak, Dbuseko lineei buruzko informazioa eta aisialdiko eta entretenimenduko edukia.
Lineari buruz eguneko 24 orduetan erabiltzaileei informazioa ematen dieten informazio sistemez gain, Dbusek enpresa eta garatzaile independenteei Open Data plataformara sartzeko aukera eskaintzen die, bertan erabiltzaileei hiri barruko ibilbideetarako garraio publikoa erabiltzeko aukera hobetu eta erraztuko dieten aplikazio eta funtzionalitateak gara ditzaten.
Ordainketa teknologiak gero eta azkarragoak, bateratuagoak eta errazagoak dira. Dbuseko ordainketa sistemen bilakaerari esker, erabiltzaileei hainbat ordainketa metodo erabil ditzakete haien bizi estilora egokituta:
Kontakturik gabeko txartel bidez ordaintzea
Gaur egun Dbuseko bidaia ordaintzeko erabiltzen diren txartel guztiak kontakturik gabekoak dira, nahikoa da txartela balidatzeko makinara hurbiltzea, makinan sartu beharrik izan gabe. Sistema horrek autobusera azkarrago igotzea ahalbidetzen du, ilararik ez da sortzen eta bidaiarien autonomia areagotzen du.
Gainera, kontakturik gabeko txartelek erabileraren eta profil motaren arabera pixkanakako beherapenak dituzte, beraz, garraio publikoa zenbat eta gehiago erabili, orduan eta beherapen handiagoak lortuko dira.
Ikusi txartel motak eta beherapenak
Txartela NFC mugikorrekin ordaintzea
Orain gutxi, Dbusek NFC mugikorrekin ordaintzeko sistema txertatu du; horrekin, garraio publikoaren erabiltzaileak telefono mugikorra soilik erabilita ordain dezake bidaia. Teknologia horri esker, mugikorrak garraio txartelaren funtzioa izan dezake, eta hala, txartela birkargatzea eta bidaia ordaintzea errazago egiten da, zuzenean mugikorretik egin baitaiteke.
NFC mugikorrekin ordaintzeko sistema orain proba fasean dago, eta etorkizunean erabiltzaile guztientzat aplikagarri egongo dela espero dugu.
Operadoreen integrazioa
Gipuzkoako garraio publikoko operadoreen ordainketa metodoak eta tarifak integratu direnez, erabiltzaileek orain txartel berarekin probintziako garraio publiko guztietan bidaia dezakete. Hala, Donostian Dbusen bidaiatzen duen erabiltzaileak beste herri batera joateko bidaia txartel berarekin ordain dezake, eta dagozkion beherapenak metatu. Ontzi aldaketak ere errazagoak dira, operadore beraren barruan egindako aldaketak doakoak baitira eta operadore desberdinen artean eginez gero beherapen handiak izaten dituzte.
Dbusen bidaiatzeko balio duten txartelak dira Mugi eta Lurraldebus txartel pertsonalizatu guztiak, Mugi txartel anonimoa eta San Sebastian Card txartela.
Mugi txartelak baimendutako kiosko eta estankoen sarean erosi daitezke (begiratu baimendutako establezimenduen sarea - LINK), eta San Sebastian Card txartela hiriko turismo informaziorako guneetan.