HOW TO SHOP

1Login or create new account.
2Review your order.
3Payment & FREE shipment

If you still have problems, please let us know, by sending an email to support [ @ ] website.com . Thank you!

Eguzki-energiarekin elikatutako bizikletak Valentzian

 alt=

Valentzian, ‘Bicis Solares’ proiektuari esker, posible da jada eguzki-energiarekin elikatutako bizikletak probatzea, doan eta 15 minutuz. Proiektua CM Agua y Energía S.L. enpresarena da, Climate KIC-ek babestutako Transition Cities ideia lehiaketaren irabazleetako bat. Bere asmoa hirietan mugikortasun elektriko iraunkorra eta energia berriztagarriak sustatzea da.

Horretarako, Valentzia, urtean zehar egun eguzkitsu gehien dituen Espainiako hirietako bat izanik, eguzkiaz baliatzen da eta baita hiri honetako orografiaz ere.

Valentziako Marina inguruan kokaturik dauden lau bizikletak eguzki-sabai baten bitartez energia fotovoltaikoa berriztagarriez horniturik daude. Sabai horretan eguneko energia aprobetxatzen duten karga-puntuak izanik, bizikletek 350W-ko motor elektriko batek eraginda funtzionatzen dute. Proiektua amaitzen denean, bere eragina neurtuko da, erreplikazio-potentziala, erabiltzaile kopurua eta baita atmosferara isuri ez den CO2a ere.

TOP