HOW TO SHOP

1Login or create new account.
2Review your order.
3Payment & FREE shipment

If you still have problems, please let us know, by sending an email to support [ @ ] website.com . Thank you!

Donostialdeako metroaren saihesbideren lanak udazkenean hasiko dira

 alt=Topoaren trenbideko saihesbidea 2021.urteko amaiera aldera bukatuta izango da eta 120 milioi euroko kostea izango du.

Topoaren saihesbideak 4,2 kilometroko luzaera eta bide bikoitza izango du Lugaritz eta Morlans artean. Hiru geltoki berri izango ditu: Bentaberri, Kontxa eta Easo. Hirurak lurperatuta.

Lanak bi tartetan banatuko dira: Lugaritz-Mirakontxa, udan esleituko dena (obrak udazkenean hasiko dira) eta Mirakontxa -Easo, (lanak abenduan edo urtarrilean hasiko dira). Tarte bakoitzak 48 hilabeteko exekuzio epea izango du, beraz, 2021a bukatu baino lehen ez dira bukatuko. Kostua guztira 120 milioikoa izango da, lehena 49 milioiko eta bigarrena 70 milioikoa.

Lugaritz-Mirakontxa tartea, 2,1eko kilometrokoa izango da eta geltoki bat izango du Bentaberrin. Mirakontxa-Easo tarteak bi kilometro baino gehiago izango ditu eta bi geltoki edukiko ditu: Kontxa eta Easo.

TOP