HOW TO SHOP

1Login or create new account.
2Review your order.
3Payment & FREE shipment

If you still have problems, please let us know, by sending an email to support [ @ ] website.com . Thank you!

336 kilometroko bidegorria Gipuzkoan zehar

 alt=Azken lau urteetan, bidegorrien erabilera 2,5 biderkatu da, sarea gero eta handiagoa izanik

Gipuzkoan, bizikletaren sustatze plan bat egiten ari dira ibilgailu pribatuaren alternatiba moduan. Mugikortasun Sailetik bultzatzen diren proiektuei esker, bizikleta-bide sarearen hedapenak eta hiritar kontzientziazio handiagoak eragin dute bidegorrien erabilera 2,5 biderkatzea, eguneroko joan-etorritarako 9 puntu areagotuz azken lau urteetan.

Foru bidegorrietan bizikletaz egiten diren eguneroko joan-etorrien %38a lanerako bidaiak, ikasketak, enkarguak eta erosketak dira. Helburua da portzentaje hau handituz joatea, sarea handitzen doan bitartean, kotxea ez hartzeko pertsona asko konbentzituz.

Zentzu honetan, Gipuzkoako Foru Aldundiak, lurraldeko hainbat udaletxeek, eskualdeko agentziek eta sektoreen agenteek bat egiten dute bizikletaren erabilera sustatu eta normalizatzeko, eguneroko garraio bide izateko eta bere alde turistikoa bultzatzeko. Gainera, bizikleta erabilera ikastaroak helduentzat egin dira hainbat herritan.

TOP