Ibilgailu elektrikoak iraunkorrak dira eta gero eta eskari gehiago dituzte
Ibilgailu elektrikoen erabilera gorantz joan da azken urteetan, bereziki eremu urbanoetan.
Normalean kotxe elektriko edo hibridoekin lotzen dugu, baina hainbat ibilgailu daude energia elektrikoa erabiltzen dutenak:: patinete elektrikoa, txirringa elektrikoa, hoverboard-a edo segway-a, esaterako. Hala, txirringa zein patinete elektrikoa toki urbanoetan auto-ilarak ekiditeko konponbidea da.
Ibilgailu mota honen eskaera igotzen doan heinean, prezioa jaisten ari da pixkanaka. Gainera, abantaila batzuk ditu: zergen murrizketa, erabilera erraza, ingurumena kutsatzen ez duten produktu ekologikoak dira…