HOW TO SHOP

1Login or create new account.
2Review your order.
3Payment & FREE shipment

If you still have problems, please let us know, by sending an email to support [ @ ] website.com . Thank you!

Zure bizikleta zaharra, bihurtu ezazu elektriko!

 alt=Bizikleta elektrikoa merkeago lortzeko bidea proposatu dute Pasaian. Gure bizikletari kit elektriko bat jarrita lor dezakegu bizikleta elektrikoa, Ibai Saavedra irakaslearen arabera.

Bizikleta elektrikoak, gaur egun, garestiak dira ohiko poltsikoentzat. Horri aurre egin nahian, Pasaian ikastaro interesgarria eman zuten, gure bizikleta nola bihurtu bizikleta elektriko erakusteko.

"Ez da zaila, ez erraza. Kit elektrikoak gaur egun non nahi topa litezke eta edozeinek montatzeko modukoak dira, IKEAko muebleak bezala", esan zuen Ibai Saavedra irakasleak Euskadi Irratiko Faktoria saioan.

Bizikleta elektrikoak egunerokoa erraztuko digu. "Bizikletan ibiltzea modan dago, eletkrikoa izateak abantaila emango digu aldapak dauden tokietan bereziki, lanera izerditu gabe iristeko, esaterako".

Bizikleta guztiek balio dute berez elektriko bihurtzeko baina ezinbestekoa da bizikleta baldintza onetan izatea. Kit-aren arabera ere badago kontua: "250 euro gastatu ditzakezu kit sinple batean edo 600 euro kit potenteago batean", zehaztu zuen Saavedrak.

TOP