HOW TO SHOP

1Login or create new account.
2Review your order.
3Payment & FREE shipment

If you still have problems, please let us know, by sending an email to support [ @ ] website.com . Thank you!

Mugikortasun iraunkorrerako plana berrituko du Elgoibarko Udalak

 alt=Elgoibarko Udalak jakitera eman duenez, pertsonen bizi kalitateari eusteko eta udalerria eta bere ingurunea bizileku egokia bihurtzeko ahaleginean, Mugikortasun Iraunkorrari buruzko Udal Plan berri bat eratuko du 2017. urtea amaitu baino lehen.

2000. urtetik indarrean dagoen mugikortasunerako plana urtea amaitu baino lehenago berritu nahi duela jakinarazi du Elgoibarko Udalak.

Planaren helburu orokorrak dira, besteak beste, mugikortasun arazoak identifikatzea, garraio publikoko sareek eskaintzen duten zerbitzuaren irisgarritasuna, estaldura eta zerbitzu maila hobetzea, ibilgailuentzat eta oinezkoentzat hiriko gune publikoaren zein zati izan behar den zehazteko irizpideak ezartzea eta aparkalekuak berrantolatzea.

Guztira, 50.000 euro (BEZa kanpo) bideratuko ditu Udalak planaren erredakziora, eta lehiaketa irabazten duen enpresak sei hilabeteko epea izango du lana egin eta entregatzeko.

Save

TOP