Iruneko autobus urbano guztiak elektrikoak izango dira 10 urte barru
Irungo Udalaren helburua da hamar urte barru autobus urbano (Irunbus) guztiak elektrikoak izatea eta, horretarako lehen pausua ematea aurreikusten du. Izan ere, bi edo lau urteren buruan “L-1, Zaisa-Hospital” linean ibiltzen diren lau ibilgailuak elektriko bihurtuko dituzte Cristina Laborda Mugikortasun teknikariak azaldu zuenez.
Modu honetara, Irungo garraio publiko iraunkorraren alde egin nahi dute, L-1 ibilbidea delako Irungo ibilbiderik erabiliena eta urtean zehar erabiltzaile gehien mugitzen dituena; milioi bat baino gehiago, batez beste.

