HOW TO SHOP

1Login or create new account.
2Review your order.
3Payment & FREE shipment

If you still have problems, please let us know, by sending an email to support [ @ ] website.com . Thank you!

Mugikortasuneko eta Lurralde Antolaketako Departamentuak babesa eman dio Europako Bizikleta Estrategiari

ministros Gipuzkoako Foru Aldundiko Mugikortasuneko eta Lurralde Antolaketako Departamentuak bat egin du Europako Batzordeak bizikleta garraiobide gisa bultzatzeko estrategia bat definitzeko eskaerarekin

Europako hainbat erakundek egin dute bat Europako Batzordeari eguneroko txirrindularitza bultzatzeko Europako estrategia presta dezan eskatzeko. Gipuzkoako Foru Aldundiak bat egin du garraiobide hori sustatzeko Europako apustu horrekin. Eskaera hori jendaurrean aurkeztuko zaio Europako Batzordeari, ekainean egitekoa den Velo-city 2017 biltzarrean.

Mugikortasuneko eta Lurralde Antolaketako Departamentuko Marisol Garmendia diputatuaren hitzetan, “Gipuzkoan bultzatu ditugun lurraldeko mugikortasun jasangarriko politikei esker, oinezkoen eta txirrindularien joan-etorriak areagotzea eta gizarte-kontzientzia sortzea lortu dugu. Baina lanean jarraitu beharra dago, eta funtsezkoa da indarrak batzea Europa bizikleta zalea eta jasangarriagoa sortzeko, Europako lurralde guztietan bizikleta garraio gisa erabiltzea sustatuko bada”.

Save

Save

Save

TOP