Ulia aldean zerbitzua ematen duen Dbuseko TB6 Uliako Taxibusa Mercedes etxearen ibilgailu elektriko bat erabiltzen ibili da
Taxi Donostia ere probatzen ibili da, Gros eta Ulia bitartean dauden eskaerei erantzuteko Dbusekin batera eskaintzen duen zerbitzuan. Lagapena Donostiako Udalaren Mugikortasun Departamentuak kudeatu du, hiriko taxi zerbitzuak ibilgailu horien ezaugarriak frogatu ahal ditzan. Izan ere, REPLICATE proiektu europarraren baitan, proiektuak 12 taxi elektrikoren erosketa diruz lagunduko du.
Ibilgailu elektrikoa Mercedes etxearen Clase B 250E modelokoa da, eta gutxi gorabehera, 200 km-ko autonomia du. Ibilgailua iraunkorra da; ez du zaratarik egiten eta ez du kutsadurarik igortzen, Dbusek bere flotan dituen 3 autobus elektrikoen antzera. Euskadiko flotarik ekologikoena da eta, mugikortasunari dagokionez, erreferentea da estatu mailan.

