Urriaren 19an,“Oinezkoen eta txirrindularien mugikortasuneko Udal Ordenantzei buruzko lan jardunaldia” ospatu zen Gipuzkoako Foru Aldundiak antolatuta
Jardunaldian “Gipuzkoako bizikleta eta oinezkoen zirkulazioaren gaineko udal ordenantzentzako eduki-proposamena” izeneko dokumentua eztabaidatu zuten. Jardunaldian zehar bildutako ekarpenekin batera, dokumentu horren amaierako bertsio bat sortu zuten, ondoren argitaratzeko oinarritzat hartuko dena.

