HOW TO SHOP

1Login or create new account.
2Review your order.
3Payment & FREE shipment

If you still have problems, please let us know, by sending an email to support [ @ ] website.com . Thank you!

Mugi

Mugi GGLAk sortutako garraio sistema adimenduna da, garraio gipuzkoarra txartel bakarraren erabileraren bidez integratzen duena.

Sistema arrakastaz ezarri zen Gipuzkoan eta gaur egun hedapen fasean dago. Hazkundea progresiboki eta modu orekatuan ematen ari da, bai denboran, bai bere banaketa geografikoari dagokionez lurraldeko eskualdetan. 2013ko hasieran sortu zenetik hilabetez hilabete eta urtez urte handitzen ari da erabiltzaile kopurua.

Orain dela gutxi Londresen egin den “Transport Ticketing Awards 2015” lehiaketan munduko 5 Garraio Sistema Adimendun onenetako bat izan da.

1MugiMugi 2013. urtearen hasieran ezarri zen eta gaur egun sistemaren parte dira Eusko Jaurlaritza, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Donostia, Irun, Errenteria, Eibar, Zarautz, Arrasate, Hernani eta Lasarte-Oriako udalak. Sistemak, beste batzuen artean, hurrengo enpresa operatzaileak elkartzen ditu: Dbus, Lurraldebus, Euskotren, Irunbus, eta Errenteria, Eibar, Zarautz, Arrasate, Hernani eta Lasarte-Oriako hiri garraio-zerbitzuak.

Tarifa sistema bateratu honen abantaila nagusietako bat da gipuzkoar garraiobide guztietan txartel edo euskarri bakarrarekin bidaiatzeko aukera ematea. Gainera, zonifikazio sistema bateratua eskaintzen du, erabileraren araberako deskontu mailakatuak, garraio-aldaketak baldintza onetan eta hobariak jasotzen dituzten talde komunak. 

Funtzionamendua

Mugik ukipenik gabeko teknologia erabiltzen du, beraz, bidaia balioztatzeko nahikoa da txartela makinara hurbiltzea. Herrien arteko zerbitzuetan (Lurraldebus eta Pesa) igotzean eta jaistean hurbildu behar da txartela makinara. Autobusera igotzean, txartela ondo gerturatu behar da sarrerako balioztatzeko makinara, txartelak ematen dituen makinaren ondoan, edo bestela gidariaren atzean dagoena. Jaitsi baino lehen, berriro gerturatu behar da txartela ateratzeko atearen ondoan dagoen makinara. Ez bada egiten, linearen ibilbiderik luzeenaren aldizkako txartelaren (paperezkoa) prezioa kobratuko da.

Herri barruko zerbitzuetan (Donostian, Irunen, Errenterian, Eibarren, Arrasaten, Zarautzen, Hernanin eta Lasarte-Orian), autobusean igotzean soilik pasatu behar da txartela makinatik. Gidariak egin behar dituen eragiketetan, autobusetik jaistean ez da txartela makinatik pasa behar.

Euskotreneko tren zerbitzuetan, txartela balioztatu behar da geltokietan edo geralekuetan sartzean eta haietatik irtetean. Horrela egin ezean, 3 euroko zigorra ezarriko da. Mugi tarifak soilik Hendaiatik Ermuara bitarteko ibilbideetan aplikatzen dira.

Gainera, Mugi gizarte taldeko kideentzat txartela doan da, betiere lehen aldiz eskatzen denean.

TOP