CarSharing Elgoibar
Elgoibarrek udalerri eredugarria bilakatu nahi du ibilgailuen erabilera zentzudun, eraginkor eta selektiboan, klima aldaketaren aurkako borrokaren, energia aurreztearen eta hirigintza iraunkorraren alde, bizitza kalitatea hobetzeko xedez. Udalerriaren erakargarritasuna handitu daiteke, bai bertakoentzat, bai turismoa erakartzeko garaian.
Programa honen helburu nagusia da autoaren erabilera zentzuduna sustatzea, aurrezteko eta ingurumena errespetatzeko. Egitasmoaren ekintzen artean autoak partekatzea eta logistika eta mugikortasun iraunkorreko sistema bat ezartzea dago. Zerbitzu horiek aplikagarriak dira udalerri barruko erabileran zein udalerriz kanpokoan.
Interes handia sortzen duten jarduerak dira, izan ere, aurrezpen ekonomikorako aukerak eskaintzen baitizkiete erabiltzaileei, eta, bestalde, atmosferara igortzen diren gas kutsakorren murrizketan laguntzen dute eta praktika aktiboak dira mugikortasun arazoen irtenbideen bilaketan.
Hiri erdigunea oinezkoentzat erabat gordetzeko planak garatzen ditugu, bertako merkataritzarentzat onuragarriak direnak, baita mugikortasun iraunkorreko beste ekintza batzuk ere, besteak beste, “eskolako bidea”, merkantzien banaketarako sistema berritzaile bat ibilgailu elektrikoekin ("azken milia") eta autoaren erabilera eraginkorra oro har. Emugi Elgoibar proiektuei buruz informazio gehiago eskuratzeko web gunea bisitatu: http://www.emugicochecompartido.net/eu