Planifikatzailea
Gipuzkoako garraio publikoan egin daitezkeen ibilbideak planifikatuko dituen tresna da planifikatzailea. Horretarako, parametro batzuk ezartzea ezinbestekoa izango da; abiapuntua, helmuga, ibilbide mota eta bidaiatu nahi den ordua, besteak beste.
Horri esker, erabiltzaileak erabilgarri dauden ibilbide onenak jasoko ditu; azkarrenari lehentasuna emango bazaio ere, guztira 4 jasoko ditu.
Behin gustuko ibilbidea aukeratuta, joan-etorria egiteko beharrezko informazio guztia eskainiko zaio, oinez egin behar duen bidea eta garraio publikoa hartu edo utzi behar duen tokia adieraziz.
Horrez gain, planifikatzailearen Widget bat egin da bestelako eragileen webguneetan txertatzeko: jatetxeetan, museoetan, kirolguneetan… Horrela, Mugiren erabiltzaileei laguntzeko asmoz, tresna honetarako sarbidea erraztuko da. Widget hau estetikoki txertatzen da gainerako web orrialdeetan, eragile bakoitzaren gunera egokituz eta estetika eta funtzionamenduari eragozpenik eragin gabe.