RITS-Net
2012ko irailaren 13an, Batzar Nagusiak Gipuzkoako Garraioaren Lurralde Agintaritza Interreg IV-C (RITS_Net) europar proiektura sartzea onartu zuen.
RITS-Net-eko 9 bazkideek, EBeko 9 herrialdetakoek, beren mugikortasun politikak, praktikak eta mugikortasun erronkak gainditzeko Garraio Sistema Adimendunak (ITS) nola erabiltzen dituzten partekatuko dute, tailer, eskualde arteko prestakuntza ikastaro eta praktika trukeen konbinazio orekatu baten bidez.
Helburua da elkartutako eskualdeek, eskualde mugikortasunaren estrategiak antolatzeko eta ezartzeko prozesuan hartutako konponbideek eskaintzen dituzten aukera guztiak ustiatzea, alderdi teknikoak eta ez teknikoak, beren ITS plan propioak sortzea, bakoitzaren testuinguru espezifikora egokitutakoak. Proiektuak 30 hilabeteko iraupena du.